viernes, 30 de septiembre de 2011

HAURRAK ESKOLAN EZ BADA, LANEAN...

Telebistan, irratian eta zenbait aldizkaritan ikusi ohi dugun bezala, milloika ume daude munduan egoera nahiko negargarrian. Ez dute elikatzekorik, ez edatekorik ez ezer. Milloika ume hiltzen dira Afrika gehienean.
Baina gaurko hausnarketa ez da pobreziari buruzkoa izango, nahiz eta pobrezia bere eragina duen. Haurrak lanean aritzeaz baizik. 



Munduko herrialde askotan, pobreetan gehienbat, umeak oso txikitatik egiten dute lan. Orduak botatzen dituzte lan eta lan egiten, eta ez dute denborarik eskolara joateko. Horrek eragin zuzena du herrialdearen biztanleria, analfabetizazioa hedatzen delako eta horrek ez du lagunduko herrialdearen egoera zuzentzeari.
Gainera hori gutxi balitz, haurra hauek lan egoera negargarrietan egiten dute beharrean. Eta kasu batzuetan, armak erabiltzeko entrenatzen dituzte gudara biltzeko. Egoera hau aldatu al daiteke?

Nahiko zaila da erantzun bat ematea galdera horri, ume gehiegi bait daude egoera hauetan. Afrikako herrialde Saharauietan adibidez 50 milloi ume daude egoera larri hauetan. Eta Asiako hegoaldean 122 milloi haur. Oso egoera delikatua da, eta soluzioa ez da batere samurra. Hala ere badago organizazio bat egoera hauei aurre egiteko lan egiten ari dena. OIT (Organización Mundial del Trabajo) organizazioa hain zuzen ere.
Haiek diote haur hauek lan mundutik ateratzeko, hezkuntza dela biderik egokiena, eta horretan dago lanean.
Ekainak 12 an "haur lanaren kontrako egun mundiala" ospatzen da, eta data honetan OIT-ek prestatzen ditu urtero ekitaldiren bat.

Nahiko gaia delikatua da hau, eta hitzak haizeak eramaten ditu. Guk gai honi buruz orduak pasa ditzazkegu hitzegiten eta egoera nola den komentatuz, baina inork ez badu hau gelditzen, gero eta ume gehiagok sufrituko dute egoera hauek, eta nahiko tristea da haur batek eskolara joateko aukerarik ez izateak. Haurrak hezitu egin behar dute, jolastu beste haurrekin, bizitza bizitu. Baina herrialde batzuetan pentsaezina da bi haur pelota batekin jolasten ikustea, edota sokan salto egitea. Ezinezkoa ematen du. Espero dugu, denon mesederako egunen batean gende poteretsua gehienbat, zerbait egitea. Beraiek dira gehien lagundu dezaketenak. Baina noski, beren  mansioak eta gazteluak mantendu egin behar dute, hori bait da diruari erabil on bat ematea...

http://www.elespectador.com/node/19162/noticias/actualidad?q=node/19162/noticias/actualidad

1 comentario:

  1. Interesgarria zuen hausnarketa.

    Azken paragrafoan diozue orduak pasa ditzakezuela hizketan, baina "inork ez badu hau gelditzen"... ez dakit kontziente zareten, baina nahiko "derrotista" da.

    Akaso, hurreagoko borrokei begiratzeko esan niezazueke, baina zuek aipatzen duzuen borroka horretan hemendik zer eginik badagoela uste dudanez, kanpora baloirik ez botatzeko esango nizueke.

    Denok izenpetu duzue; denok egindako lana da?

    ResponderEliminar