Hasteko esan beharra dago adimen anitzak 7 direla, Gadnerren teoria jarraituz. Badira beste teoria batzuk baina hau da agian ezagunena. Arazo ezberdinei aurre egiteko gaitasuna da eta adimenen barruan 7 mota ezberdintzen dira:
Kirol arloan 7 inteligentziak beharrezkoak dira, baina ekintzaren arabera bakoitzaren garrantzia aldatu egiten da. Adibidez talde kiroletan inteligentzia interpertsonala ezinbestekoa da, taldekideak behar direlako emaitza onak izateko. Bakarkako kiroletan aldiz, intrapertsonala garrantzitsuena da, izan ere bakoitzaren esku dago emaitzak lortzea.
Kiroletan komunikazioak garrantzi handia du eta hori gabe ezinezkoa da estrategia bat aurrera eraman. Beraz, giza hizkuntzetarako inteligentzia, inteligentzia logiko-matematikoa garatzeko beharrezkoa da.
Irakaslearen kasuan talde lana egin behar duenez, interpertsonala garatzen du gehien. Bi hauek lortuta, beste adimen mota batzuk garatu daitezke. Guk heziketa fisikoko irakaslearen ikuspuntutik aztertuko ditugu adimen mota hauek. Hau garatuta, espazio-ikuste inteligentzia eta musikarako inteligentziak garatzen dira ere bai.
Informazio teorikoa nahi baduzu hemen aurki dezakezu
Lehen esan bezala, guk heziketa fisikoko minorra egin nahi dugunez, klase praktiko bat prestatuko dugu non adimen guztiak landuko ditugun.
Hasteko, beroketa bat egingo dugu, hone ondoren, garapena edo gehien landu nahi dugun zatia eta azkenik, erlaxazio saio batekin bukatuko dugu. Beroketa egiteko, joku batzuen bidez:
Harrapaketa: Adimen intrapertsonala eta espaziala lantzen dira hemen.
Poliziak eta lapurrak: Adimen interpertsonala, linguistikoa eta espaziala lantzen dira hemen.
Honekin beroketa bukatutzat emango genuke eta garapenarekin hasiko ginateke:
Zelai-errea: Adimen interpertsonala / intrapertsonala ,espaziala , estrategiko-logikoa eta linguistikoa lantzen dira hemen.
Ispiluaren jokoa: interpertsonala,intrapertsonala,musikala eta espaziala.
Honekin garapena bukatutzat emango genuke eta umeei, denbora librea emango diegu beraiek nahi dutenean jolasteko. Azkenean luzaketak egingo ditugu eta lurrean etzanda isilik minutu bat egongo gara, saioa erlaxatuta bukatzeko.
Intrapertsonala: norbera bere buruaz arduratzen da
Interpertsonala: lan taldeak garrantzia handia dauka
Linguistikoa: taldekideen artean komunikazioa ezinbestekoa da
Espaziala: mugimenduak, koordinazioa...beharrezkoak dira.
Estrategiko-logikoa : ondo kokatuta egon,banatuta, bakarrik zaudenean besteei pasatu.
Musikala: Gorputzaren adierazpena.
Eredugarri!
ResponderEliminarBat edo bat, holako lanen bat nahi badu eta zuena topatzen badu, zorte onekoa izango da.
Dena zein atalka praktikara eraman ahal baduzue, kontatu hemen nola joan den, balio izan duen emaitzak espero zirenak izan diren, landu nahi zenutena landu duzuen ala ez... eta aste horretako berriarena pagatutzat hartuko dugu (ondo pagatuta, gainera).