miércoles, 19 de octubre de 2011

Eskola katolikoei ere laguntza publikoak eman behar al zaizkie?



XVII. hezkuntza katolikoko kongresu mundiala ospatu zen Zaragozan eta bertan eztabaidatu zen gai nagusia, instituzio publikoek eskola katolikoei dirurik prestatu behar dioten edo ez izan da.

Eztabaida honetan hainbat iritis desberdin izan dira eta azkenean ere ez dira adostasun batera iritsi. Laguntza hauek eskatzearen arrazoi nagusia, gurasoek beraien seme.alabak nahi dituzten eskola eredura eramateko askatasuna da. Izan ere, aldarrikatzen dute, laguntza hauek izan ezean, gurasoek ez dutela askatasun hau. Eskola katolikoak edo eskola pribatuak, publikoak baino garestiagoak dira eta horrek, askatasuna kentzen die guraso askori beraien seme.alabak nahi dituzten ikastetxera eramateko.

Hezkuntza guztiok izan behar dugun eskubide bat da eta gaur egun hori horrela da. Izan ere, eskola publiko batean, edozein haurrek ikasi dezake. Beraz, ikastetxe pribatu edo katolikoetan ikastea, bakoitzak aukeratzen duen pribilegioa da eta horregaitik ez da beharrezkoa hauei laguntzak eskeintzea. Beraz, hezkuntza eskubide bat da bai, baina hezkuntza publikotik aparte ikasi nahi duten haurrek, pribilegio batzuk hautatzen dituzte eta beraz, hauek beraien poltsikotik ordaindu beharko dituzte eta ez guztien dirutik.

1 comentario:

  1. Besteen antzera, honetan ere berri interesgaria eta hausnarketa itxurosoa.
    Besteen antzera:
    1) Estekak ez dira horrela ipini behar
    2) Egileak (soilik) izenpetu behar du. Izenpetu etiketak erabiliz.

    "Prestatu" ez, utzi, eman, finantziatu...

    ResponderEliminar