Gure taldean bost pertsona egon gara, hiru adimen emozionalekoak eta bi adimen anitzekoak.
Hasieran adimen emozionalekoak hasi dira azalpena ematen, eta aurreko egunean landutako hamar ideiak ez dituztenez eskura eduki, hasiera batean galdu xamar hasi dira. Baina behin martxa hartu dutenean azalpen onak eman dituzte, ezer ez dakigunoi bideratuak. Azalpenak errazago ulertzeko, adibide asko erabili dituzte eta horrek errazago ulertzea ekarri digu Ania eta bioi.
Irakasle gisa aritu garenean, hasiera batean ez dut jakin nola egin aurre egoerari, baina behin azalpenak ematen hasi garenean, gutxika gutxika konfidantza hartuz joan naiz eta horrek azalpenak nik nahi nituen antzera ematea ahalbidetu dit.
Pertsonalki, ariketa gustatu egin zait, lehenik ikasle lanean aritu naizelako eta ondoren irakasle lanean. Horrek ikasle nahizenean gauzak zein erraz ikusten diren eta irakasle izango naizenean zein zailak diren ikustea ekarri didalako.
Zalantza barik ariketa horrek ikasten lagundu dizu; poztu egiten nau horrek.
ResponderEliminarHarritu egiten nau, era berean, eze nik ariketa horrekin ikaskuntza jakin batzuk bideratu nahi nituen eta ez ditut igarri zure sarrera honetan. Argi dago irakasleak lortu nahi duena lortu ez arren, lorpenak hobeak ere izan daitezkeena.