jueves, 27 de octubre de 2011

Agenda 21 eskolan

Munduko eskoletan, hezkuntza sistemak proposatutako materiak eta edukiak irakatsi behar dira. Baina badira zenbait gai eta balore haurrei transmititu behar zaienak, eta teoria barruan agian azaltzen ez direnak. Ingurunearen garrantzia ezagutzea eta zaintzea izan daiteke gai bat. Horregatik sortu zen "agenda 21 escolar".  Estatuan badira urtean eskola asko parte hartzen dutenak, adibide bat jartzekotan hau jarriko dugu. Baina zergatik izan daiteke garrantzitsua plan hau?

Gure gizartean baliabide asko ditugu, eta energia lortzeko iturriak anitzak dira. Baina baliabide horiek ez dira beti berriztagarriak izaten, eta hori arazo bat izango da etorkizunean. Adibide erraz bat jartzekotan, kotxeak gasolina erabiltzen dute mugitzeko, baina petrolioa bukatuko da noizbait, horrek dakarren kontsekuentziekin...

Hemen hartzen du garrantzi handia baliabide berriztagarriak. Nondik lortu energia, noiz bukatuko den duda izan gabe? Oso inportantea da beraz gure gizartea txikitatik ikastea honen garrantzia. Haurrak jakin behar dute badirela gauza batzuk ez direnak betiko, eta ezagutu egin behar dituzte baliabide berriak.
Beraz "21 agenda" oso plan interesgarria iruditzen zait. Nire ustez umeei ondo irakatsi behar zaie ingurumenaren balioa eta bere garrantzia gure bizitzan. Eskola ingurumena umeei urbiltzeko tresna edo medio aproposena dela uste dut, azken finean hezkuntzan prozesu barruan egin daiteken zerbait da eta nork egingo dute hobeto irakaskuntza hori, irakasleak baino.

1 comentario:

  1. Ona eta interesgarria.

    Nik beti oharren bat egin behar-eta, hona:
    Badakit sarri esaten dudala euskara ez den hizkuntzatan begiratzeko zer dagoen eta holakoak. Kasu honetan, baina; "kale", begira egiozu honi . Badakit Gaztela-Leongoan irudia dagoena eta bestean ez; baina uste dut pasatu egin zaizula. Horren moduan, eskolak ere euskaraz hainbat izango dira. Googlek euskara nola atera da kontua, klasean galdetu eta "sekretu" erraz pare bat esango dizu(e)t. Gaiak arduratzen bazaitu, benetan; inglesez dago erreferentziazko dokumentazioa. Eta beste.

    ResponderEliminar