miércoles, 19 de octubre de 2011

Autokritika

Gaur klasean adimen emozionalari buruz zerbait ikastea tokatu zait eta irakasle lanetan ari direnek, oso argi azaldu didate, adibideen bidez. Akatsen bat edo beste eduki dute, batez ere euskeraz ideiak azaltzeko zailtasunak, baina gainontzekoan, oso ondo azldu didate guztia.
Gero niri tokatu zait irakasle lanak egitea eta nahiko urduri egon naiz, ez dut balio jendearen aurrean hitz egiteko eta horrek, zailtasunak ematen dizkit dakidana azaltzeko. Dakidana gaizki esateko edo konfunditzeko beldurra edukitzen dut.

1 comentario:

  1. Anonimo horrek:
    Izenpetu ezazu.
    Gainera, autokritikarenari txarto heldu diozu (espero dut adimen emozionalez zertxobait ikasi izana). "Ez dut balio" esatean aldagarria ez den zerbaiti begiratzen diozu, zuk aldagarri ikusten ez duzun heinean aldagarria denik nik ezin baitut esan.
    Autokritika hezigarria izan dadin zuk esan behar duzu -ikusi, pentsatu eta esan behar duzu-, zer hobetu behar duzun hurrengoan. Horrela zure buruari ibilbidea zehaztuko diozu; behar-lekua zehaztu behar dugu.
    Gainera, ariketaren dinamikan, zure ikasleek esan beharko zizuten zuri zer egin duzun ondo. Ez dakit ariketa horrela (ondo) egin duzuen ala ez, horixe zen helburua.

    ResponderEliminar