Lan modularrerako lanean hezkidetzaz mintzatu behar garenez gero, horri egokitutako artikulu baten iritzia ematea pentsatu dut. Artikulu
honetan berriakeko kideek emakume bati elkarrizketa egiten diote eta horren bidez bere iritzia ematen du.
Bere aburuz, eskolan hezkidetza landu behar da baina hori lortzea ez da erraza. Haur eskolan hasi behar da lantzen eta ez lehen hezkuntzan, berandu izan baitaiteke. Horrez gain, irakasleak duela horren erantzukizuna dio, bakoitzak bere etxean heziketa mota bat jaso baitezake baina guztiok elkarrekin egoten garen leku bakarra eskola da.
Nire ustez, hezkidetza beharrezkoa da bai eskoletan eta baita eskolatik at ere. Bardintasunean oinarritutako gizarte bat beharrezkoa ikusten dut, sexu ezberdinen arabera ez baita horrelako sailkapenik egin behar. Baina guztiok diogu: hezkidetza? bai horixe! Baina nor mugitzen da hori lortzeko? Zoritxarrez gutxi dira pausu hori ematen dutenak eta eskertzekoa da beraien lan, konpromisu eta gogoa gizarte hobe bat lortzeko.
Bestalde, Maria Morenoren hitzek erru guztia irakasleei botatzen die. Egia da irakasleen funtzioa beharrezkoa dela hezkidetzen oinarritutako eredu bat lortzeko baina prestakuntzarik ez badute ezinezkoa da hori bermatzea. Pixkabat pentsatuz gero, konklusio batera iritsi gaitezke: eskolak ezin du gizartean itzelezko aldaketa eragin, baina gizarte aldaketa batek eskolan berebiziko garrantzia du.
Horrekin zera esan nahi dut, eskolan lantzen den apur horrek umeak bide honetik bidera ditzaketela, baina atea zabaldu eta errealitatera jauzi egitean bide horren bukaera aurkitu eta beste norabide batera jauzi egin beharra badaukagu, alferrikako lana izango da kasu gehienetan. Izan ere, gutxitan gertatzen da komunikabide e.a-ek esaten dizkiguten egi zein astakeriak ez barneratzea, nahiz eta nahita egiten ez dugun eragina baitu.
Adibidez: irakasle batek hezkidetza lantzen du eskolan, baina zertarako balio du etxera joan eta dissney ikusten badute umeek?? Txikitan marrazkiek eragin handia dute haurrarengan eta kanal horretan emakumea beti da mutilaren menpe bizi dena eta mutila heroia.Beraz, hori ere aldatu beharra dago
Gutxi direnez gero beraien ideien, pentsakeren eta usteen bidez soilik mugitzen direnak (benetan batenbat aurki badaiteke), gizartean lortu behar dira aldaketak, eta hori lortu ahal izateko gobernuak du horren sama hein handi batean. Urteen joanean gauza asko lortu diren harren asko dago oraindik egiteke eta ezin gara eskuak poltsikoan ditugularik lasai egon! Zerbait egin beharra dago, merezimenduen arabera epaitu ahal izateko jendea eta ez sexu ezberdinen arabera.
Lan modular hau ikasgai ezberdinetako materia ezberdina barneratzeko bide bat da, baina ez da dena hor bukatzen, izan ere, komunikabideek bere eragina duten bezala guk lantzen dugunak ere garrantzia duela esan esan dugu. Beraz, espero dut orain konturatzen ari naizen honek etorkizunean irakasle naizenean umeengan islatzeko laguntzea. Nahiz eta gizartea aldatuko ez dudan, kolektibo osoak berdina egiten badugu umeak bide egokia aukeratzea lor dezakegu. Egun hori lortzen duten irakasleen lana txapela kentzekoa bezelakoa da, beraz, jarrai dezatela gogotsu xehetasun txikiekin lortzen baita pertsona handi bat osatzea eta xehetasun horrek betetzen ari dira.