domingo, 18 de diciembre de 2011

Eskola txikiak, ikasleku handiak

    Lehen ez bezala, gaur egun jendeak handitasuna hobea dela uste du.Urteen poderioz gizartea aldatuz doa eta lehen ez bezala, kantitateari garrantzi handiagoa ematen zaio, hein handi batean kalitatea alde batera uzten dutelarik. Hezkuntzan ere antzeko zerbait gertatzen da, izan ere, jende askok uste du eskola handietan hobeto edo gehiago ikasten dela. Hori horrela, guraso askok bere seme-alabak eskola handietara eramaten dituzte, eskola txikiei indarra kenduz.
   Baina badago biztanleriaren zati bat eskola txikien alde, hori horrela ekimen batzuk antolatzen ari dira eskola txikiak merezi duten merezimendua jaso dezaten. Hori azaltzen duen artikulu bat irakurri dut, eta interesgarria denez gero irakurtzea gomendatuko nizueke.Hau guzti hau aipatzean, duela aste batzuk familiko kide batek berak azaldutakoa datorkit burura. Eskola txiki batean ematen ditu klaseak eta gogoan dut esan zidala, edozein eskolatan bezala ematen dituenean klaseak haurrek ez dutela ongi ulertzen ( adibide sinpleetara jo dezagun: arkatz bi gehi lau boligrafo), baina aldiz gauza bera baserriko materialekin edo animaliekin azaltzen duenean haurrak interesa jarri eta emaitza ondo ematen dietela zioen.
    Artikulu horretan, eskola txikiak bultzatzeko ekimen ezberdin batzuk azaltzen dira. Ekimen guztiak dira Euskal herrikoak eta bertan eskolaz kanpoko baloreei berebiziko garrantzia ematen zaie. Horien artean ditugu euskaldun askok biziki maite ditugun baloreak: Euskara,baserria,natura... urte askoan gure kultura osatzen ari diren baloreak hain zuzen ere.
    Nik txikitatik ikasi dudan eskola beste eskola batzuekin alderatuz gero, handitzat jo daiteke, baina balore horiek txikitatik barneratzen lagundu dizkigutela uste dut. Beraz, lan ona egin dutela deritzot.Horretaz pentsatzen hastean hiru irteera etorri zaizkit burura: Errota zahar bat ikustea,ollotegi batera bisita eta ostegunetako herri azokara irteera. Txikia zarenean gauza hauek ez dituzu asko baloratzen, harreta deitzen dizute baina ez diezu horrelako garrantzirik ematen. Baina orain pentsatzen jarrita, derrigorrezkotzat ikusten ditut irteera hauek, izan ere, askotan balore asko gelatik at gehiago ikas edo barnera genitzake.
 Beraz, bukatzeko esan beharra daukat artikulu honek arreta piztu didala, izan ere, askota eskola askotan faltan botatzen ditudan baloreak dira. Hori horrela, eskola txikiak bultzatu behar direla uste dut. Betiko heziketa mota nahi izatearen gainetik gure balioak dauzkagulako; herri jakin batean bizi garelako.

1 comentario:

  1. Artikulu hori irakurriko nuke; esteka okerra da, baina.
    Hausnarketa interesgarria eta hausnarketak berak "saldu" dit artikulua

    ResponderEliminar