Oharra:
Gurasekin bilera:
Guraso agurgarriok, gutun honen bidez, zuen semea dela eta batzar bat egiteko eskaera luzatu nahi dizuegu.Izan ere, Mikelek azken aldian arazoak ditu klasean adi egoteko, ez du lanik egiten eta ez ditu sinatuta ekartzen irakasleok bidalitako oharrak. Hori horrela, uste dugu azken aldi honetan klasetik kanpo arazoren bat duela eta horrek eskolan eragiten diola, hortaz, horri irtenbide bat emateko nahiak hurrengo astean zuekin bilera bat egitea erabaki dugu Santa Eufemi eskolako irakasleok.
Hitzordua: Hurrengo asteko asteazkenean izango da arratsaldeko lauretan.
Tokia: Santa Eufemi eskolako 1.solairuko Euskerako klasean.
Eskerrik asko zuen arretagatik, agur bero bat:
Santa eufemi eskola.
Gurasoei azalpena:
Dakizuen bezala, hiru hilabete igaro dira Mikel eta bere ikaskideek kurtsoa hasi zutenetik. Hasiera batean gogotsu ekin zion ikasturte berriari, baina denborak aurrera egin ahala gogo hori bidean geratu dela ohartu gara. Azkenaldi honetan ez ditu etxerako lanak egin eta hasiera batean irakasleok horri irtenbidea bilatze asmoz, bere agendan oharrak idatzi genizkion ondoren zuek etxean sinatzeko. Baina lehen oharra idatzi genionetik beste hamar ohar idatzi dizkiogu eta iada hilabate igaro da. Ez du ohar batik ere sinatuta ekarri. Gure aburuz, arazo honen iturburua serioa izan daiteke, izan ere, beti ikasle fina izan da eta ezta ohikoa berehala lanik ez egitea eta ikasturtea ilusio gabe hartzea. Arazo horren sorburua zein den jakin nahi dugu, hortaz, jarraian galdera batzuk egingo dizkizuegu, uste baitugu gure gogo eta zuen laguntzarekin Mikelen garapen ona berma dezakegula.
Galderak:
1.Zerbait arraroa igarri duzue azkenaldi hontan Mikelen jarreran?.
2. Etxean laguntzen al du? Lehen baino gehiago ala gutxiago?.
3. Zuekin betiko jarrera al du? Etxera iritsitakoan bere gelan sartzen da ala zuek agurtzen zaituzte lehenik?.
4. Betiko lagunekin dabil ala koadrilaz aldatu du?.
5. Zuen arreta Mikelekiko egokia dela uste duzue? Bere lanetaz arduratzen zarete?
6. Zuen ustez zergatik ez ditu etxerako lanak egiten?
7. Mikel iada nerabezaroan sartzen dago, jakingo duzuen bezala, ez da adin erraza haurrarentzat ezta familiarentzat. Uste duzue droga munduak arreta deitzen diola?.
No hay comentarios:
Publicar un comentario