Ondorio hauen artean, lehen esan dudan bezala, heziketan egiten ari diren aldaketak daude, izan ere, batzuen ustez, irakasale gehiegi daude eta hau arazo bat da askorentzat. Zorionez, batzuen ustez hau ez da horrela eta pentsatzen dute irakasleak behar direla eta hori, zalantzarik gabe horrela da. Bestela, nortzuek irakatsiko zuten?
Krisia gure akatsetatik sortu egin zen eta gu arazo honi irtenbideak aurkitu behar dizkiogu, izan ere, gure bizitzaren arlo gehienetan eragin zuzena dauka. Hau lortzeko, gaur egungo gazteei heziketa ona eman behar zaie eta hori irakasleen esku baino ez dago, hori dela eta, ezinbestekoa da irakasleak laguntzea eta eskatzen dutena, ahal den neurrian, ematea.
http://www.adn.es/lavida/20111008/NWS-0376-Gabilondo-Espana-profesores-ministro-asegura.html
Berriaz:
ResponderEliminarInteresgarria eta egun-egunekoa. Bejondeizu(e)la!
Azken paragrafoan diozuenez, irakasleriaren eskaerei kasu egitea ezinbestekoa da hezkuntzaren mesede. Horri erantzunez egindako blog bat dakartzuet (http://blogjornadaescolar.wordpress.com/). Ni ez nago ados esaten dituen gauza asko eta askotan, ezta askotan ere, baina igarrian uzten du irakasleriaren jardun kolektiboan ere ager daitekeela berekoikeria.
Ah! Denok izenpetu duzue, baina denok ez duzue idatzi eta zuzendu. Hurrengoan egileak soilik izenpetu dezala.