martes, 20 de diciembre de 2011

Laguntzak eskola pribatuei

Gobernuak eskola kontzertatua eta pribatua bultzatuko ditu. Honekin lortu nahi dutena da Espainiako hezkuntza maila igotzea. Baina, benetan krisi egoeretan egonda, familiak ahal dute bere semeak eskola pribatura bidali?
Honetan ez dut uste pentsatu duenik gobernuak, izan ere eskola pribatuak garestiagoak dira. Beraz, zergatik ez lagundu eskola publikoei?

Badago gatazka gai honi buruz, izan ere neurri honen kontrak daudenak hezkuntza publikoaren kalitatea berantz egingo duela nabarmen diote. Gainera eskola publikoa justu-justu ordaindu dezaketen familientzat ez da batere bidezkoa. Izan ere, krisi egoera honetan, zergatik bultzatu behar da hezkuntza pribatua publikoa ordez? Ez al da hori kontradizio bat? Horrez gain, irakasleak 2 ordu t´erdi gehiago egingo dute lan astean.

Nik uste dut "aldaketa" hitza gehiegi erabiltzen ari dela krisi egoera honetan. Izan ere, hainbeste erreforma aldaketarekin jendea nahasten ari dira, eta haserrea eragiten. Kasu honetan, zertarako eskola publikoei dirulaguntzak eman ordez, eskola pribatuei ematen zaie? Nire ustetan gobernuak ez du erreforma hau pentsatu, pentsatu behar den pertsonentzat. Izan ere, erreforma honek umeen hezkuntzan egin beharko lukete on, eta egia da eskola pribatuetan inbertituz gero, kalitatea bertan igoko dela. Baina erreforma honek kalte egingo die diru gutxi duenari, eta hori bai krisi egoeratan dela nahiko penagarri. Gobernuak dirua lortu nahi du, eta ez daki nondik. Hezkuntza eta osasun arloak garrantziegiak dira, hainbeste aldaketak jasateko...

lunes, 19 de diciembre de 2011

Errubrika

Bikain
Oso ondo
Ondo
Nahiko
Gutxi
Kasuaren azalpena
Ederki azaldu du, gurasoak kontzientziatzeko moduan eta arazoak era argian azalduz
Orokorrean ondo azalduta dago
Aspektuak ulertzen dira, baina ez dute bideratu arazora
Informazio gutxi eta arazoak gutxi azaldu
Informazio eskasa eman da eta arazoak ez dira azaldu
Irakaslearen jarrera eta gorputz adierazpena
Ahozko azalpenaz gain, seinuen bidez azaltzera ematen duena. Leku ezberdinetan jarrera desberdinak erabiltzen dituena
Era argian azaltzen duena, baina seinu gutxi egiten dituena gauzak azaltzerakoan
Azalpenak ulertzeko nahikoak dira, baina nabari da seinuen erabilpen murriztua
Azalpenak ez dira oso erraz ulertzen eta ez ditu seinuak erablitzen hori ekiditeko.
Azalpenak ez dira ulertzen eta ez ditu seinuak erabiltzen
Lekua
Argitasun handiko gunea, zabala eta zaratarik gabekoa
Argitasun dezenteko gunea, ia zaratarik gabekoa
Argitasun dezenteko gunea, leku murriztua daukana, ia zaratarik gabekoa
Argitasun gutxiko gunea, leku murriztua daukana, zarata pixkat nabari dena
Argitasun gutxiko gunea, lekurik ez daukana eta zarata handikoa
Arazoei irtenbideak aurkitzeko gaitasuna
Gurasoen eta irakaslearen arteko adostasuna lortu da umeak arazoari aurre egiteko
Hasiera batean pentsatutako irtenbideak egokitu eta burutu dira
Irtenbideak aurkitzen saiatu da baina gurasoei ez zaie asko gustatu
 Pentsatu diren irtenbideak ez dira oso egokiak eta gurasoak ez daude guztiz ados
Bien arteko adostasunik ez da egon eta ondorioz ez da irtenbiderik aurkitu
Ebaluazioa
10-9
8-7
6
5
4-0



domingo, 18 de diciembre de 2011

La educación primaria y secundaria en Colombia será gratuita en 2012

Artikulu hau irakurri dut eta oso berezia iruditu zait, izan ere, Colombian emandako gertakizuna ez da leku guztietan ematen. Eskolara joatea derrigorrezkoa da 16 urte izan arte, hortik aurrera, nahi dena egin daiteke. Hala eta guztiz ere, leku askotan hau ez da gertatzen, izan ere, guraso batzuek ez dute uzten haien seme-alabak eskolara joaten. Hau eginez gero, delitutzat hartu daiteke, eta primeran iruditzen zait denok eskubidea daukagulako eskolara joateko.

Colombian emandako aukera, paregabea da zalantzarik gabe, izan ere, familia askok ez dute dirurik haien seme-alabak eskolara eramateko. Horretaz aparte, liburuak eta kasu batzuetan eskolako uniformea erosi behar dute eta azkenean dirutza ikaragarri ordaindu behar dute ume bakoitzeko. Hori dela eta, dirulaguntzak ematearena oso idea ona iruditzen zait, gauzak errazten baititu. Normalean, herrialdeek dirua xahutzen dute, baina horrelako asmoa burutzeko, ezin da xahutzeaz hitz egin, baizik eta etorkizunerako inbertsio batez.

Hau guztia esanda, esan nahi nuke herrialde guztiek idea hau jarraitu behar zutela, umeak etorkizuna direlako eta formakuntza ona izaten ez badute, etorkizuna ez da batere ona izango. Laguntza honen bidez ordea, pauso handi bat emango zuten idea hau jarraitzen duten herrialde guztiek.

Eskola txikiak, ikasleku handiak

    Lehen ez bezala, gaur egun jendeak handitasuna hobea dela uste du.Urteen poderioz gizartea aldatuz doa eta lehen ez bezala, kantitateari garrantzi handiagoa ematen zaio, hein handi batean kalitatea alde batera uzten dutelarik. Hezkuntzan ere antzeko zerbait gertatzen da, izan ere, jende askok uste du eskola handietan hobeto edo gehiago ikasten dela. Hori horrela, guraso askok bere seme-alabak eskola handietara eramaten dituzte, eskola txikiei indarra kenduz.
   Baina badago biztanleriaren zati bat eskola txikien alde, hori horrela ekimen batzuk antolatzen ari dira eskola txikiak merezi duten merezimendua jaso dezaten. Hori azaltzen duen artikulu bat irakurri dut, eta interesgarria denez gero irakurtzea gomendatuko nizueke.Hau guzti hau aipatzean, duela aste batzuk familiko kide batek berak azaldutakoa datorkit burura. Eskola txiki batean ematen ditu klaseak eta gogoan dut esan zidala, edozein eskolatan bezala ematen dituenean klaseak haurrek ez dutela ongi ulertzen ( adibide sinpleetara jo dezagun: arkatz bi gehi lau boligrafo), baina aldiz gauza bera baserriko materialekin edo animaliekin azaltzen duenean haurrak interesa jarri eta emaitza ondo ematen dietela zioen.
    Artikulu horretan, eskola txikiak bultzatzeko ekimen ezberdin batzuk azaltzen dira. Ekimen guztiak dira Euskal herrikoak eta bertan eskolaz kanpoko baloreei berebiziko garrantzia ematen zaie. Horien artean ditugu euskaldun askok biziki maite ditugun baloreak: Euskara,baserria,natura... urte askoan gure kultura osatzen ari diren baloreak hain zuzen ere.
    Nik txikitatik ikasi dudan eskola beste eskola batzuekin alderatuz gero, handitzat jo daiteke, baina balore horiek txikitatik barneratzen lagundu dizkigutela uste dut. Beraz, lan ona egin dutela deritzot.Horretaz pentsatzen hastean hiru irteera etorri zaizkit burura: Errota zahar bat ikustea,ollotegi batera bisita eta ostegunetako herri azokara irteera. Txikia zarenean gauza hauek ez dituzu asko baloratzen, harreta deitzen dizute baina ez diezu horrelako garrantzirik ematen. Baina orain pentsatzen jarrita, derrigorrezkotzat ikusten ditut irteera hauek, izan ere, askotan balore asko gelatik at gehiago ikas edo barnera genitzake.
 Beraz, bukatzeko esan beharra daukat artikulu honek arreta piztu didala, izan ere, askota eskola askotan faltan botatzen ditudan baloreak dira. Hori horrela, eskola txikiak bultzatu behar direla uste dut. Betiko heziketa mota nahi izatearen gainetik gure balioak dauzkagulako; herri jakin batean bizi garelako.

sábado, 17 de diciembre de 2011

HEZKIDETZA ESKOLAN BAI, BAINA NOLA LORTU?

    Lan modularrerako lanean hezkidetzaz mintzatu behar garenez gero, horri egokitutako artikulu baten iritzia ematea pentsatu dut. Artikulu honetan berriakeko kideek emakume bati elkarrizketa egiten diote eta horren bidez bere iritzia ematen du.

    Bere aburuz, eskolan  hezkidetza landu behar da baina hori lortzea ez da erraza. Haur eskolan hasi behar da lantzen eta ez lehen hezkuntzan, berandu izan baitaiteke. Horrez gain, irakasleak duela horren erantzukizuna dio, bakoitzak bere etxean heziketa mota bat jaso baitezake baina guztiok elkarrekin egoten garen leku bakarra eskola da.

   Nire ustez, hezkidetza beharrezkoa da bai eskoletan eta baita eskolatik at ere. Bardintasunean oinarritutako gizarte bat beharrezkoa ikusten dut, sexu ezberdinen arabera ez baita horrelako sailkapenik egin behar. Baina guztiok diogu: hezkidetza? bai horixe!  Baina nor mugitzen da hori lortzeko? Zoritxarrez gutxi dira pausu hori ematen dutenak eta eskertzekoa da beraien lan, konpromisu eta gogoa gizarte hobe bat lortzeko.

   Bestalde, Maria Morenoren hitzek erru guztia irakasleei botatzen die. Egia da irakasleen funtzioa beharrezkoa dela hezkidetzen oinarritutako eredu bat lortzeko baina prestakuntzarik ez badute ezinezkoa da hori bermatzea. Pixkabat pentsatuz gero, konklusio batera iritsi gaitezke: eskolak ezin du gizartean itzelezko aldaketa eragin, baina gizarte aldaketa batek eskolan berebiziko garrantzia du.

   Horrekin zera esan nahi dut, eskolan lantzen den apur horrek umeak bide honetik bidera ditzaketela, baina atea zabaldu eta errealitatera jauzi egitean bide horren bukaera aurkitu eta beste norabide batera jauzi egin  beharra badaukagu, alferrikako lana izango da kasu gehienetan. Izan ere, gutxitan gertatzen da komunikabide e.a-ek esaten dizkiguten egi zein astakeriak ez barneratzea, nahiz eta nahita egiten ez dugun eragina baitu.
Adibidez: irakasle batek hezkidetza lantzen du eskolan, baina zertarako balio du etxera joan eta dissney ikusten badute umeek?? Txikitan marrazkiek eragin handia dute haurrarengan eta kanal horretan emakumea beti da mutilaren menpe bizi dena eta mutila heroia.Beraz, hori ere aldatu beharra dago

    Gutxi direnez gero beraien ideien, pentsakeren eta usteen bidez soilik mugitzen direnak (benetan batenbat aurki badaiteke), gizartean lortu behar dira aldaketak, eta hori lortu ahal izateko gobernuak du horren sama hein handi batean. Urteen joanean gauza asko lortu diren harren asko dago oraindik egiteke eta ezin gara eskuak poltsikoan ditugularik lasai egon! Zerbait egin beharra dago, merezimenduen arabera epaitu ahal izateko jendea eta ez sexu ezberdinen arabera.

Lan modular hau ikasgai ezberdinetako materia ezberdina barneratzeko bide bat da, baina ez da dena hor bukatzen, izan ere, komunikabideek bere eragina duten bezala guk lantzen dugunak ere garrantzia  duela esan  esan dugu. Beraz, espero dut orain konturatzen ari naizen honek etorkizunean irakasle naizenean umeengan islatzeko laguntzea. Nahiz eta gizartea aldatuko ez dudan, kolektibo osoak berdina egiten badugu umeak bide egokia aukeratzea lor dezakegu. Egun hori lortzen duten irakasleen lana txapela kentzekoa bezelakoa da, beraz, jarrai dezatela gogotsu xehetasun txikiekin lortzen baita pertsona handi bat osatzea eta xehetasun horrek betetzen ari dira.

viernes, 16 de diciembre de 2011

Irakaslearekin bilera

Tutoretza

Oharra:
Gurasekin bilera:
Guraso agurgarriok, gutun honen bidez, zuen semea dela eta  batzar bat egiteko eskaera luzatu nahi dizuegu.Izan ere, Mikelek azken aldian arazoak ditu klasean adi egoteko, ez du lanik egiten eta ez ditu sinatuta ekartzen irakasleok bidalitako oharrak. Hori horrela, uste dugu  azken aldi honetan klasetik kanpo arazoren bat duela eta horrek eskolan eragiten diola, hortaz, horri irtenbide bat emateko nahiak hurrengo astean zuekin bilera bat egitea erabaki dugu Santa Eufemi eskolako irakasleok.
Hitzordua: Hurrengo asteko asteazkenean izango da arratsaldeko lauretan.
Tokia: Santa Eufemi eskolako 1.solairuko Euskerako klasean.
Eskerrik asko zuen arretagatik, agur bero bat:
Santa eufemi eskola.
Gurasoei azalpena:
Dakizuen bezala, hiru hilabete igaro dira Mikel eta bere ikaskideek kurtsoa hasi zutenetik. Hasiera batean gogotsu ekin zion ikasturte berriari, baina denborak aurrera egin ahala gogo hori bidean geratu dela ohartu gara. Azkenaldi honetan ez ditu etxerako lanak egin eta hasiera batean irakasleok horri irtenbidea bilatze asmoz, bere agendan oharrak idatzi genizkion ondoren zuek etxean sinatzeko. Baina lehen oharra idatzi genionetik beste hamar ohar idatzi dizkiogu eta iada hilabate igaro da. Ez du ohar batik ere sinatuta ekarri. Gure aburuz,  arazo honen iturburua serioa izan daiteke, izan ere, beti ikasle fina izan da eta ezta ohikoa berehala lanik ez egitea eta ikasturtea ilusio gabe hartzea. Arazo horren sorburua  zein den jakin nahi dugu, hortaz, jarraian galdera batzuk egingo dizkizuegu, uste baitugu gure gogo eta zuen laguntzarekin Mikelen garapen ona berma dezakegula.
Galderak:
1.Zerbait arraroa  igarri duzue azkenaldi hontan Mikelen jarreran?.
2. Etxean laguntzen al du? Lehen baino gehiago ala gutxiago?.
3. Zuekin betiko jarrera al du? Etxera iritsitakoan bere gelan sartzen da ala zuek agurtzen zaituzte lehenik?.
4. Betiko lagunekin dabil ala koadrilaz aldatu du?.
5. Zuen arreta Mikelekiko egokia dela uste duzue? Bere lanetaz arduratzen zarete?
6. Zuen ustez zergatik ez ditu etxerako lanak egiten?
7. Mikel iada nerabezaroan sartzen dago, jakingo duzuen bezala, ez da adin erraza haurrarentzat ezta familiarentzat. Uste duzue droga munduak arreta deitzen diola?.

martes, 13 de diciembre de 2011

Robert Rosenthalen esperimentua

Robert Rosenthalek maila bereko ikasleak multzo bitan banatu zituen eta irakasleei esan zien, klase batean haur argiak zeudela eta bestean berriz normalak. Azkenean, esperimentuaren emaitzak zera esan zuen, ikasle "argiak" zeuden klasean emaitza akademiko hobeak zeudela, izan ere, irakasleak esfortzu gehiago egiten baizituen irakasteko orduan. Beste klasean berriz, irakasleari ez zitzaion axola ikasleek ikastea eta beraz, emaitza akademikoetan hau erreflejatuta ikusi zen.
Hemen argi ikusten da irakasleak eragin nabarmena duela bai ikasleen motibazioan eta baita emaitza akademikoetan ere. Horrez gain, irakasle honek ez duela irakasle bokaziorik, izan ere, bokaziodun irakasle batek, arazo gehiago dituzten edo ikastea gehiago kostatzen zaien haurrei laguntza gehiago eskeini behar die erraztasuna dutenei baino.

Arrazakeria

Arrazakeria gure inguruko ikastetxeetan gero eta gehiago ematen den arazoa da. Kanpokoa izateagatik, hizkuntza desberdina hitz egiteagatik edo azalean kolore desberdina izateagatik adibidez, ikaskideek pertsona bat era nabarmenean baztertzen dute. 
Guk adibidez hurbiletik bizi izan dugu arrazakeria kasu bat. Ume marokiar bat behin eta berriz mehatxatua, iraindua eta jipoitua izan baitzen gure eskolan. 
Honen aurrean, irakasleak erakutzi behar die ikasleeri, denok garela pertsonak eta ezberdintasun fisikoek ez gaituztela bereiztu behar.
Bukatzeko, ikastetxe baten egindako antzerki bat jarriko dugu, bertan ikusten baita atzerritarrak nola tratatzen diren gaur egun ikastetxeetan. Modu honetako bideoak eginda gainera, haurrak ohartu egiten dira errealitateaz eta honek, errealitatean horrelako jarrerak ez hartzeko lagunduko baitie.

BIDEOA

Arrazakeria kasua tratatzeko modua

Markina-Xemeingo Bekobenta ikastetxean, ume marokiar bat dago LH 6.mailan. Gainontzeko ikaskideek, baztertu egiten dute eta izkina batean jartzen dute arraza ezberdinekoa delako, beraiei baloiarekin bortizki emanez eta jipoi mota etengabeak eginez, bai irainak, mahatxuak eta biolentzia fisikoa ere. Talde guztian, lider bat dago eta berak bultzatzen ditu gainontzekoak honen aurka aritzera.
Horren aurrean irakasle moduan, liderraren eragina ahalik eta gehien gutxitzea izan behar da helburua. Hasteko, bere gurasoei deituko diegu esanez beraiekin hitz egin nahi dugula, beraien semeak arazoak sortzen baititu ikasgelan. Bilerako data zehaztuko dugu eta bertan, arazoaren nondik norakoa azalduko diegu eta arazo honen jatorria bilatzen saiatuko gara. Honetaz aparte, haurrarekin bakarka batuko gara eta bere jarreraren zergatiari buruz hitz egingo dugu eta baita ea ekintza horiek bultzatzean nola sentitzen den ere. Alegindu behar gara, guk inposatu gabe, bera ohartu daiten hartzen dituen jarrerek eragiten dituzten kontzekuentzia negatiboetaz. 
Bestalde, lider honen inguruan erasoak burutzen dituztenekin hitz egingo dugu eta saiatuko gara beraiek ere ohar daitezen, pertsona bat baztertzen ari direla beste baten esanen menpe. Azalduko diegu, denok garela pertsonak eta kolore batekoa edo bestekoa izateak, ez duela determinatzen pertspona baten izaera eta balioa.
Azkenik, baztertutako haur marokoarrarekin hitz egingo dugu bere egoera eta bere sentimenduez eta laguntza psikologogikoa behar baldin badu, eskolako psikologoarekin harremanetan jarriko dugu.