miércoles, 30 de noviembre de 2011

Robert Rosenthalen ikerketa

Irakurritako testu honetan esperimentu ezberdin bi azaltzen dira. Batetan zaldi batekin esperimentatzen da, eta bestean ikasleekin.
Zaldiarekin egiten den esperimentu horretan, ohartzen dira, zaldiaren inteligentzia ez dela beraiek hasieran uste zuten bezalakoa, izan ere, zaldiak egiten duena zer egin esaten dion horri erantzuna antzematea da.
Haurrekin egiten den esperimentu horretan ordea, klase bateri froga bat egiten zaio. Ondoren, emaitzak kontutan hartu gabe bitan banantzen dituzte eta talde bateko irakasleari  bere ikasleak oso inteligenteak direla esaten diote. Hori horrela, irakasleak ikasle horiengatik espero dutena beste klasekoa baino maila altuagoa denez, gehiago egiten dute eta kurtso amaieran besteekin alderatuz gero maila altuagoa dute.
Ikerketa hauek oso interesgarriak dira, izan ere, ohartzen gara irakasleak zer nolako garrantzia duen eskolan.Gai bitan ikus genezake testu honetan hori, batetik, irakasleak seinu asko erabiltzen baditu, ikaslea ez da erantzuna pentsatzen hasiko, azkenean irakasleak ematen baitio seinu bidez aurkitu beharreko emaitz hori. Bestetik, irakasleek ikasleetaz uste dutenaren garrantzia ikus genezake. Izan ere, nahi edo ez nahi, ikasle batengandik gehiago espero duzunean, lanen maila hobeagoa eskatzen da.
Baina irakasleok hori horrela egin behar al dugu?
Galdera erlatibo xamarra da, batzuk ahalegin berberarekin fruitu ezberdina lortzen baitute. Hor dago irakasle ezberdinen ezaugarri bat.Nire ustez, ahalegina beti kontutan hartu beharreko kontua da, izan ere, gogoa duenak nahiz eta hasiera batean bestea baino maila baxuagoa eduki, emaitzetan emaitz onak ikusten baditu, motibatu egingo da eta horrek bere erronkak lortzea ekarriko du, gutxinaka gutxinaka arlo akademikoan emaitz hobeago batzuk lortuz.
Bukatzeko, esan beharra daukat ikerketa hau benetakoa bada, ez zaidala egokia iruditzen, izan ere, irakasleak frogan jartzeko ikasleek ordaintzen dute. Hau da, irakaslearen jokabidea zein den ikusteko ikasle batzuek materia gutxiago ematen dute beste ikasle batzuek baino. Horrek maila akademiko ezberdina edukitzea ekarriz. Moralki egokia den edo ez alde batera utziz gero, uste dut, oso testu interesgarria dela, batez ere, ohartzeko askotan usteak uste,erdi ustel direla! Beraz, ahal dugun neurrian, irakasle gisa gabiltzanean saia gaitezen ikasle guztiei beraien onena ateratzen, emaitz hobeagoak atera edo ez, beraien esku baitago kasu gehienetan.

Arazo ezberdinen azalpena

Aurreko astean klasean gai ezberdin asko jorratu genituen, klase praktiko bat eginez.Hasiera batean, urduritasuna nabari zen taldekideon artean, baina denboraren poderioz, konfidantza hartzen Joan ginen eta oso klase interesgarria iruditu zitzaidan. Klase asko izaten dira interesgarriak, baina hau berezia izan zen, izan ere, ohartu nintzen jendearen ilusio eta gogoarekin, irakasle gabe ere asko ikas daitekeela.

Interesgarria izateko, gogoa ez da nahikoa izaten batzuetan, gaiak interesgarriak izan ezean ez baitira eramangarriak egiten. Baina kasu honetan, Bullying-a,gurasoekin elkarrizketa, tratu txarrak irakasleei, arrazakeria,dolua e.a. izan zirenen gaiak, hortaz interesgarriak iruditu zitzaizkidan, izan ere, irakasle gisa aritzerakoan egunerokotasunean ez bada ere, zoritxarrez, bizi izan beharko ditugun kasu ezberdinak dira.

Azaltzerako orduan, gehien gustatu zitzaidana, jendeak bere bizipenak kontatzea izan zen. Horrela, teoría alde batera utzi genuelako eta askotan gure inguruan gertatzen ez direla uste ditugun gertaerak aipatu zirelako bertan.

Beraz, bukatzeko, esan nahi nuke klase dinamika hau asko gustatu zaidala, besteei azaldu beharreko presio horrek nahitaez ikastera bultzatzen baitzaitu.

Rosenthalen esperimentua

1964. urtean, Robert Rosenthal izeneko giza-psikologiako Harvard-eko irakasle batek esperimentu bat burutu zuen. Urte batzuk lehenago "Clever Hans efektua" tik ateratako esperimentua. Clever Hans efektuan, zaldi batek erantzun egiten zituen galdera batzuei, gehienetan zuzen. Gehiketak, kenketak, biderketak...egiteko kapaza zen. Bere emaitzak hankarekin lurra jotzen ematen zituen. Baina ikerlari batek zaldia ondo aztertu ondoren, konturatu zen zaldia estimulu batzuei esker ematen zituela emaitza horiek. Galdera egiten zionaren aurpegiaren mugimendu eta espresioetan oinarrituta.


Honekin Robert Rosenthal teoria bat prestatu nahi zuen. Horretarako honako esperimentua egin zuen:

Maila berberako talde bat hartu, eta bitan banatu zuen. Talde bakoitzari irakasle bana ezarri zien. Lehenengo taldeko irakasleari esan zioten taldea maila normala zuela. Bigarrenari ordea, bere taldea oso berezia zela, azkarrak.Horrela irakasle bakoitza bere klaseak eman zituen. Baina kurtso amaieran, emaitzak ikusterako orduan, konturatu ziren lehenengo taldekoak, bigarrenekoak baino nota txarragoak ateratzen zituztela.

Zergatia hauxe da: Lehenengo taldeko irakasleak, bere klasekoak jende normala zelakoan, horrelako trataera eman zien.
Baina bigarrenak, espektatiba altuak zituen bere ikasleengan, eta konfidantza eman zien. Horrela emaitzak onak lortu zituzte.


Honekin beraz Rosenthal jaunak erakutsi nahi izan zuen, espektatiba altuak duten jendeari, horrelako tratua emanez gero, emaitzak onak izango dira.  Talde bateko ikasleak normal tratuz gero ordea, emaitzak normalak izango dira, ez baitute konfidantza gehiago ikasteko. Azken finean, aurreiritzia oso garrantzitsua da trataera aldetik. Bigarren taldeak izan zuen trataera, emaitza hobeagoak lortzera eraman baitzien.

domingo, 27 de noviembre de 2011

Klasean eman daitezkeen egoera ezberdinen hausnarketa

Asteazkenean klasera ez nintzen joan, hala eta guztiz ere gai hau jorratu nahi dut guztiak bezala. Argi dago ezin dudala klaseko lanei buruzko iritzirik eman, baina nik neuk iritzi propioa daukat eta horri buruz hitz egingo dut post honetan.

Eskolan gero eta kasu txar gehiago ematen ari dira. Badaude adibide pila, bullyng kasuak, arrazakeriarekin loturiko kasuak, irakasleekiko tratu txarrak, heriotza kasuak...eta horiek ez dira guztiak. Egoera hauei aurre egitea ez da gauza erraza izaten, kontuan izan behar dugulako aurrean daukagunak umeak direla eta adin horietan ez da erraza egoera horiek azaltzea edota irtenbide bat aurkitzea. Oso gogorra da hain txikiak izanda, eskolan horrelako kasuak ikustea. Irakasleak horrelako kasuetan ezinbestekoak dira, hau saihestu dezaketelako. Zerbait arraro ikusiz gero, ikasleekin hitz egin behar dute arazoa hor ez jarraitzeko.

Gaur egun umeek ez daukate begirunerik inorekin, eta are gutxiago beste umeekin. Honen ondorioz bullyng kasuak sortzen dira. Zoritxarrez egoera hau askotan ematen da eta irtenbideren bat aurkitu behar genuke guztion artean. Jokinen kasuarekin aski izan behar genuke, baina hau ez da horrela. Hau sortarazten duten umeei zigor gogorra ezarri behar zaie. Arrazakeria ere oso egoera normala da gure gizartean eta gure klaseetan. Gertakizun batzuk eta gero, irailaren 11 eta martxoaren 11 konkretuki, arraza ezberdineko pertsonekin edukiko harremanak apurtu egin ziren bide batez edo bestez. Bi egun horiek, ondorio latzak izan zituen eta gertaera hauek eta gero, harremanak arraza ezberdinekoekin ez da berdina izan.

Arazo hauei irtenbideak aurkitzeko, ezinbestekoa da familiarekin tratu ona izatea, haiekin ikasleen arazoak komentatzeko eta tratatzeko. Batzutan zaila da gurasoekin harremana izatea, haiek direlako umeen jokabidea bideratzen dutenek, eta hauek jokabide txarra badaukate, agian gurasoek ere jokabide txarra daukate. Hau gertatzen bada, irakasleak oso zaila izango du umea bideratzea baina ahalegina behintzat egingo beharko du.

Penarekin geratu naiz klase horretara ez joateagatik, ziur nagoelako gauza interesgarri asko esan zirelako eta gai interesgarriak jorratu zirelako.

miércoles, 23 de noviembre de 2011

Gaurko klaseko laburpena

Gaurko klasean hezkuntza arloan agertzen ohi diren arazo larri batzuei buruz egin dugu hitz. Talde bakoitza arazo bana azaldu ditu eta egoeren larritasuna nahiko antzeman da.

Arrazakeria:  Gero eta kasu gehiago agertzen ari dira, norbait erraza edo ohitura ezberdinak edukitzeagatik baztertzen zaionean norbaiti gertatzen da. Zer inporta du nondik datorren norbaitek? Azken finean denok pertsonak gara eta giza-eskubideak errespetatu behar dira eta klase askotan hau ez da antzematen...

Bullyng: Oso arazo larria da. Normalean klasean ikaskideen artean sortzen den talde bat da, beste adiskide bati akosatuz. Broma astunak, moteak ipini, jo... egiten diote.

Tratu txarrak irakasleei: Sekulakoa izan da klasean ikusi dugun bideoa. Eta galdera oso ona eta interesgarria aireratu da....zer egingo genuke guk irakasle hori izango bagina? Nik oso argia dut teoria, baina praktika gero ez da berdina. Hori zuzen erantzuteko egoera horretan egon behar gara. Nik uste dut inmobilizatzen saiatuko nintzela eta zuzendariarengana eramango nukela. Eta gurasoak ere abisatu noski. Oso larria da irakaslea jotzea, dagoen gauzarik larrienetarikoa...

Gurasoekin elkarrizketak: Gurasoekin hitzegiterakoan kontu handiz ibili behar gara. Azken finean, gurasoak beti bere seme-alaben alde egiten dute itsu-itsu. Eta gehienek irakasleari botatzen diote erru guztia.  Jakin behar da beraz gurasoekin tratatzen...


Arazoren bat gehiago aipatu da klasean, baina orokorrean ikusi duguna da hezkuntza arloan lan egin nahi badugu, badirela egoera latzak jakin behar ditugunak tratatzen. Arazo hauek oso urrunak dirudite, baina gizartea dagoen bezala ikusita, agian guk irakasle garenean egoera oraindik latzagoa da... Prestatuak egon beharko gara, ahal duguna behintzat.

martes, 22 de noviembre de 2011

irakaslearekin ikasitakoa

Guztion artean izandako solasaldian hainbat gauza ikasi ditugu, izan ere, bakoitzak ikasitakoa taldeko beste kideei aurkeztu diegu eta ondorioz, gure jakintzak aberastu egin ditugu. Guztion aurkezpenetatik gauza interesgarri asko atera ditugu eta oso baliagarriak izango direnak gure etorkizuneko lanarako. Solasaldian ikasitako gauzarik garrantzitsuei buruz jardungo dugu sarrera honetan.

Hasteko argi daukagu egoera asko aldatu egin dela, izan ere, gaur egun irakasleek ez daukate lehen zeukaten botere eta ondorioz ezin da egoera bera mantendu, eta ikasleek irakasleek galdu duten botere hori lortu dute. Denborarekin talde lanak garrantzi handia hartu du eta ezinbestekoa da lan era hau maneiatzea zure lana ondo egiteko, horretan laurok gauza bera esan genuen, izan ere, denoi esan ziguten gauza bera.

Ikasleei buruz gauza asko ikasi genituen, haietaz asko arduratu beharko garela, besteak beste. Irakaslea izateak ez dela bakarrik klaseak eman eta etxera joan, baizik eta zure ikasleetaz arduratzea eta haiek dauzkaten arazoei irtenbideak aurkitzen zailatzea. Behin eta berriro errepikatu genuen gauza bera, umeak azken finean umeak direla eta hortaz pazientzia handia izan behar dela haiekin, batzutan oso aspergarriak izan daitezkeelako.

Irakaslea izateko lanbide hau gustatu behar zaizula argi utzi ziguten irakasle guztiek, izan ere, ilusioz eta pozik joan behar zara lan egitera, ilusio hori ikasleei eransteko. Lanbide honetako gauzarik zailenetarikoa dela esan ziguten, baina hala eta guztiz ere, merezi duela esfortzu hori egiteak gero emaitzak ikusten dituzunean.

Bukatzeko ikasi genuen arazoei aurre egiteko ez dagoela laguntzarik, bakarrik esperientzia. Hau denborarekin baino ezin dela lortu eta azkenean irakasleguztiek lortzen dutela. Gaur egun, gainera, teknologikoki doa guztia, hori dela eta ikasleei irakatsi behar zaie teknologia berriak erabitzen. Oso dinamika ona izan dela uste dugu, izan ere, gauza asko ikasi ditugu besteon elkarrizketetatik.

lunes, 21 de noviembre de 2011

Robert Rosenthalen esperimentua

Esperimentu honen hasiera 1891. urtean eman zen. Matematika irakasle batek, Wihlhem von Osten deiturikoa, zaldi bati irakatsi zion operazio aritmetikoak egiten, alfabetoa esaten...noski hitz egiten ezin zuenez, kolpeak lurrean emanez. Hau zen hasiera batean jende guztiak pentsatzen zuena, baina urte batzuk geroago, Carl Stumpfek eta Oskar Pfungstek ikerketa bat egin zuten, hau ezinezkoa zela frogatzeko. Esperimentua egiterakoan konturatu ziren arrazoia zeukatela eta zaldiak ez zekizkiela gauza horiek, baizik eta galdera egiten zion pertsonaren emozioaz baliatzen zela erantzun zuzena emateko. Ikasketa honi "Clever Hans" izena eman zitzaion eta bi ikerlari hauek haien emaitza zabaldu zuten mundu osotik zehar.

Robert Rosenthalek  esperimentu bat egin zuen bi ikerlari horien emaitzetaz baliatuz. Ikasle talde bat hartu zuen eta adimen froga bat egin zien. Talde zabal horretatik bi egin zituen, eta bi irakasleei gauza ezberdinak esan zizkien. Lehengo taldekoari esan zion bere taldeko kideak ikasle normalak zirela, eta bigarren taldekoari ordea, bere talde guztiak ikasle bereziak zirela esan zion, ikasle normalak baino argiagoak. Esandakoa ez zen egia, bi taldekoek jakinduria maila bera zeukaten eta. Hala eta guztiz ere, urte horren amaieran Rosenthalek adimen froga berbera egin zien bi taldeei eta emaitzak harrigarriak izan ziren. Lehengo taldekoek, bigarren taldekoek baino emaitza txarragoak atera ztuzten, eta hau irakasleen jokabideagatik gertatu zen.
Lehengo taldeko irakaslearen ustez, bere ikasleak normalak ziren eta ez zuten berezitasunik, hori dela eta tratu normala zeukan haiekin. Beraren ustez ez zeukan zer egiterik haiekin eta maila normala izango zutela uste zuen. Bigarren taldeko irakaslearen ustez ordea, bere taldean gauza bikainak egin ahal zituen, hori dela eta interes handiagorekin irakasten zuen, gehiago kezkatzen zen bere ikasleetaz eta irakaslearen jokabide honek ikasleengan ondorioak izaten zituen.

Esperimentu honek frogatzen duena da, itxaropenen arabera, ondorioak era batez eso bestez izan daitezkeela, izan ere itxaropenak positiboak badira, orduan etorkizunerako aukerak beti hobeak izango dira itxaropenak negatiboak badira. Esaldi batean horrela laburbil daiteke, pertsona bat nahi duena izaten izateko, edozein gauzatarako prestatu behar zaio.

Irakaslearen Mapa Kontzeptuala

domingo, 13 de noviembre de 2011

Why is school such a hard place to be gay?

Homosexualitatea gero eta normalagoa den gaia da gure gizartean. Duela urte batzuk ezin zen ezta pentsatu ere egin homosexuala izateaz, egoera ordea, asko aldatu da. Gero eta ohikoagoa da homosexualak diren pertsonak ikustea, baita famatuak direnak ere. Aldaketa hau mentalitate aldaketarekin etorri da, gero eta askatasun handiagoa daukagulako nahi duguna egiteko besteek ezer esan gabe.

Eskolan ordea, homosexualitatea arazo batean bihurtzen da. Ikasleak oraindik oso gazteak dira haien erabakia hartzeko eta oraindik ez dakite zein izando den haien aukera. Gauzak horrela, gure gizartean barneratutako idea bat dago, homosexualak ezbedinak dira. Esaldi honek eskoletan indar izugarria dauka eta ondorioz ume askok benetan egoera latza pairatzen dute eskola urte hauetan. Irakasleek gehienetan ez dira ohartzen egoera honetaz, baina zerbai egin beharko litzateke arazo hau daukaten umeei laguntzeko.

Mentalizazio saio baten bidez, agian, umeak konturatu daitezke aukera guztiak errespetagarriak direla, haienak bezalakoak ez badira ere. Homosexualak diren umeak hau esatera ausartzen direnean, beste ume gehienek uko egiten diete eta baztertzen dituzte. Hau gertatzen denean, irakasleek parte hartu behar dute egoera honi aurre egiteko, eta besteei argi eta garbi utzi behar die aukera guztiak bidezkoak direla eta errespetatu behar direla.

Elkarrizketan ikasitakoa

- Egoera asko aldatu da.
- Lehen irakasle bakoitzak bakarrik bere gauzetaz arduratzen zen, gaur egun ordea, talde lana da oinarria.
- Umeen jokaera aldatu da. Botere gehiago dutela dakitenez, gero eta zailagoa da kontrolatzea.
- Haur guztiek zerbait irakatsi dezake besteei baita irakasleari ere.
- Pazientzia handia izan behar da umeekin egoteko.
- Lanbide hau gustatu behar zaizu, izan ere, horrela ez bada umeekin ez zaude gustura egongo eta ondorioz ez dira eskolara pozik joango.
- Oso garratzitsua da ikasleak dituzten araoetaz ohartzea eta konpontzen saiatzea, horretaraho gertutasuna ezinbestekoa da.
- Ikasleak zugan konfidantza izaten lortzea.
- Pozteko gauza da ikasleak eskolara pozik joaten lortzea, izan ere, ez da erraza izaten.
- Autoritatea lantzea ezinbestekoa da, irakaslea agintzen duena delako.
- Enpatia garatzea ona da, batez ere txikitatik lantzen bada, haien bizitzarako lagungarria.
- Zigorrak jartzerako orduan, beti neurri berean ezarri behar dira, gero istiluak ez egoteko.
- Irakasleak errespetuz tratatu behar ditu bere ikasleak, haiek zu era berean tratatzeko.
- Lan taldea ezinbestekoa da klaseetan, etorkizunerako prestatzen dituzulako umeak eta era dinamikoagoan egiten direlako klaseak.
- Arazoei aurre egiteko ez dago gidarik, baizik eta esperientzia, besterik ez.
- Inprobisatzea batzutan beharrezkoa da, eta hori egiten jakin behar da.
- Ikasleen arteko konparaketak ekidin behar dira, gauza txarrak baino ez dituelako sortzen.
- Tekonologiak gero eta garrantzi handiagoa daukate, eta hau ere hezkuntza sisteman sartzen ari denez, ikasleei irakatsi behar zaie.

martes, 8 de noviembre de 2011

Nire herriko irakasle bati egin nion elkarrizketa, umetan bera nire irakaslea izan zen eta gaur egun, oso harreman ona daukat berarekin. Horregaitik, ordu ta erdi inguruko elkarrizketa irten zitzaigun, izan ere, ez genuen inongo arazorik izan bion arteko elkarrizketa aurerra eramateko.
Berak, irakasle bizitzan igarotako hainbat esperientzia kontatu zizkidan eta baita ni umea nintzeneko anekdota batzuk ere, batez ere jantokikoak izan ere, esan baizidan, jantokian inoiz eduki duen ikaslerik txarrena izan naizela.
Esan zidan guztia barneratzen saiatu nintzen eta bere esperientziak oso interesgarriak iruditu zitaizkidan hemendik lau urtera lanean hasten naizenean aurkitu ahal ditudan egoera desberdinen aurrean jarrera bat edo beste hartzeko.

jueves, 3 de noviembre de 2011

Elkarrizketa

Gaur goizean, lehen hezkuntzako irakasle batekin egin dut elkarrizketa, irakasle honen oroimen onak nituen eta polita izan da berarekin berriz elkartzea eta hitz egitea. Denbora asko ibili gara elkar ikusi gabe, baina oso eroso egon gara biok. Guztira 40 bat minutu egon gara solasaldi lasaian eta denbora oso azkar pasa zaigu hain gustura egonda.

Elkarrizketa honetan hainbat gai jorratu ditugu eta guztiak baliagarriak izan daitezke nire lehen hezkuntzako ikasketentzat. Berak, bere ikuspuntua kontatu dit irakasle bezala, baita guraso bezala, seme bat duelako eta bi ikuspegiak bizi dituelako. Hau kontuan hartuko dut, izan ere, idea ezberdinak kontatu dizkit nik pentsatzen ez nituenak. Kontuan hartzen badut ere, nire pentsaera ez da guztiz aldatuko baizik eta aldaketa txiki batzuk jasango ditu duela ordu batzuenarekin alderatuz.

Oso ariketa polita eta berezia izan da, normalean horrelakoak egiten ez direlako, eta pixkanaka-pixkanaka jende aurrean hitz egiteko ohitura hartzen hasi behar dugu.

miércoles, 2 de noviembre de 2011

Elkarrizketa

Atzo jubilatu berri den irakasle bati egin nion elkarrizketa. Berari egitea erabaki nuen, izan ere, nahiz eta maisu gisa eduki ez dudan, eduki duten guztien artean oso maitatua da.35 urtez aritu da lanbide honetan, beraz, berak bizi izandako esperientziak gure lanbidean lagungarri izan daitezkeela uste dut.

Hasiera baten urduri Joan nintzen elkarrizketa egitera, sekula ez baitiot  irakasle bati horrelakorik eskatu. Elkarrizketarekin aurrera egin ahala, gustora sentitu nitzen. Behar bada ez da espero nuen bezala irten, izan ere, elkarrizketa luze bat espero nuen hamabost galdera egin bainizkion, baina azkenean hamabost minutu inguruko grabaketa da. Nahiz eta denboran motz geratu den, berak emandako erantzunak irakasle on baten oinarrizko kontzeptuak zeintzuk diren ikasten lagunduko didatela uste dut, hori gutxi ez balitz ere, berarekin nagoen bakoitzean, hautaketa ona egin dudala iruditzen zait, lanbide honetan aritzeko ilusioa pizten baitit.

Lan hauen bidez,  buruari bueltak ematen dizkiot, neure burua lanbide honetan ikusiz eta egoera ezberdinetan nola jokatuko nukeen imajinatuz.

Irakaslearekin elkarrizketa

Pasaden ostiralean izan nuen aukeratutako irakasle batekin elkarrizketan aritzeko aukera. Oso gustora atera nintzen bertatik. Elkarrizketa pixkat hotz asi zen, ez genekien oso ondo nola enfokatu eta. Baina entrebista aurrera joan ahala biok gustorago sentitzen hasi ginen, eta nahiko solasaldi interesgarria bilakatu zen. Ni bere ikasle nintzen garaia gogoratu genuen ere, eta horretaz hitz egiten pasa genuen denbora dexente.
Azkenean elkarrizketa 45-50 minutukoa izan zen, baina gauza askotaz hitz egiteko denbora eman zigun, soberan gainera. Esperientzia ona izan dela esan dezaket, eta uste dut hori lagundu zaitzakedala.