Aurreko astean klasean gai ezberdin asko jorratu genituen, klase praktiko bat eginez.Hasiera batean, urduritasuna nabari zen taldekideon artean, baina denboraren poderioz, konfidantza hartzen Joan ginen eta oso klase interesgarria iruditu zitzaidan. Klase asko izaten dira interesgarriak, baina hau berezia izan zen, izan ere, ohartu nintzen jendearen ilusio eta gogoarekin, irakasle gabe ere asko ikas daitekeela.
Interesgarria izateko, gogoa ez da nahikoa izaten batzuetan, gaiak interesgarriak izan ezean ez baitira eramangarriak egiten. Baina kasu honetan, Bullying-a,gurasoekin elkarrizketa, tratu txarrak irakasleei, arrazakeria,dolua e.a. izan zirenen gaiak, hortaz interesgarriak iruditu zitzaizkidan, izan ere, irakasle gisa aritzerakoan egunerokotasunean ez bada ere, zoritxarrez, bizi izan beharko ditugun kasu ezberdinak dira.
Azaltzerako orduan, gehien gustatu zitzaidana, jendeak bere bizipenak kontatzea izan zen. Horrela, teoría alde batera utzi genuelako eta askotan gure inguruan gertatzen ez direla uste ditugun gertaerak aipatu zirelako bertan.
Beraz, bukatzeko, esan nahi nuke klase dinamika hau asko gustatu zaidala, besteei azaldu beharreko presio horrek nahitaez ikastera bultzatzen baitzaitu.
Klasearen gaineko hausnarketa gutxitan komentatu dut, zurean argi daukat zer esan behar den "irakaslearen" ikuspuntutik.
ResponderEliminar"...ohartu nintzen jendearen ilusio eta gogoarekin, irakasle gabe ere asko ikas daitekeela"
Irakasle gabe ere asko ikas daiteke. Bai.
Lehengoan, hala ere, ez zen izan "irakasle gabe", irakasle zuek ibili zineten, batzuk eleganteago eta beste batzuk traketsago, baina irakasle.
" ...jendeak bere bizipenak kontatzea izan zen. Horrela, teoría alde batera utzi genuelako eta askotan gure inguruan..."
Askok esaten dituzte antzerakoak, baina zuk bezain argi, inork ere ez. Bizipenak kontatzea teoria uztearekin batzen duzu, ideia hori ez da zuzena, nahiz eta hezkuntza sisteman denean ageri. Kontatutako bizipen guztiak aurretik zehaztutako eremu teoriko baten barruan kokatzen dira; oraintxe pentsa eta kokatuko dituzu banan-banan. Horrek esan nahi du teoria ikasteko/ulertzeko/gustatzeko, bizipenekin lotu behar dela. Euren dimentsio guztiekin, ez abstraktoki.