jueves, 3 de noviembre de 2011

Elkarrizketa

Gaur goizean, lehen hezkuntzako irakasle batekin egin dut elkarrizketa, irakasle honen oroimen onak nituen eta polita izan da berarekin berriz elkartzea eta hitz egitea. Denbora asko ibili gara elkar ikusi gabe, baina oso eroso egon gara biok. Guztira 40 bat minutu egon gara solasaldi lasaian eta denbora oso azkar pasa zaigu hain gustura egonda.

Elkarrizketa honetan hainbat gai jorratu ditugu eta guztiak baliagarriak izan daitezke nire lehen hezkuntzako ikasketentzat. Berak, bere ikuspuntua kontatu dit irakasle bezala, baita guraso bezala, seme bat duelako eta bi ikuspegiak bizi dituelako. Hau kontuan hartuko dut, izan ere, idea ezberdinak kontatu dizkit nik pentsatzen ez nituenak. Kontuan hartzen badut ere, nire pentsaera ez da guztiz aldatuko baizik eta aldaketa txiki batzuk jasango ditu duela ordu batzuenarekin alderatuz.

Oso ariketa polita eta berezia izan da, normalean horrelakoak egiten ez direlako, eta pixkanaka-pixkanaka jende aurrean hitz egiteko ohitura hartzen hasi behar dugu.

1 comentario:

  1. Lehenengoei nahiko maila pertsonalean idatzi diet, zurea copy-paste bat da,
    pertsonalizatutako tartea kenduta

    Pertsonalizatutako tartea:
    Pozten nau, etekina atera diozula ematen du; hala eta guztiz ere, 40 minutu baino ordubete egon bazineten askoz hobe. Sinestu, horrela da -nahi baduzu aurrez aurre saia naiteke azaltzen
    _________________________________
    Orain, hurrengo pausua: hasi idazten zer ikasi duzun, argi eta garbi dakizunean.
    Eta zer ikasi duzun ez dakizunean, zeintzuk gauza garrantzitsu kontatu dizkizun

    ResponderEliminar