Nire herriko irakasle bati egin nion elkarrizketa, umetan bera nire irakaslea izan zen eta gaur egun, oso harreman ona daukat berarekin. Horregaitik, ordu ta erdi inguruko elkarrizketa irten zitzaigun, izan ere, ez genuen inongo arazorik izan bion arteko elkarrizketa aurerra eramateko.
Berak, irakasle bizitzan igarotako hainbat esperientzia kontatu zizkidan eta baita ni umea nintzeneko anekdota batzuk ere, batez ere jantokikoak izan ere, esan baizidan, jantokian inoiz eduki duen ikaslerik txarrena izan naizela.
Esan zidan guztia barneratzen saiatu nintzen eta bere esperientziak oso interesgarriak iruditu zitaizkidan hemendik lau urtera lanean hasten naizenean aurkitu ahal ditudan egoera desberdinen aurrean jarrera bat edo beste hartzeko.
Ai! Jantokia jagotea tokatzen bazaizu!
ResponderEliminarEginbeharrekoak badakizkizu; gainera blogean ere ipini ditut