Esperimentu honen hasiera 1891. urtean eman zen. Matematika irakasle batek, Wihlhem von Osten deiturikoa, zaldi bati irakatsi zion operazio aritmetikoak egiten, alfabetoa esaten...noski hitz egiten ezin zuenez, kolpeak lurrean emanez. Hau zen hasiera batean jende guztiak pentsatzen zuena, baina urte batzuk geroago, Carl Stumpfek eta Oskar Pfungstek ikerketa bat egin zuten, hau ezinezkoa zela frogatzeko. Esperimentua egiterakoan konturatu ziren arrazoia zeukatela eta zaldiak ez zekizkiela gauza horiek, baizik eta galdera egiten zion pertsonaren emozioaz baliatzen zela erantzun zuzena emateko. Ikasketa honi "Clever Hans" izena eman zitzaion eta bi ikerlari hauek haien emaitza zabaldu zuten mundu osotik zehar.
Robert Rosenthalek esperimentu bat egin zuen bi ikerlari horien emaitzetaz baliatuz. Ikasle talde bat hartu zuen eta adimen froga bat egin zien. Talde zabal horretatik bi egin zituen, eta bi irakasleei gauza ezberdinak esan zizkien. Lehengo taldekoari esan zion bere taldeko kideak ikasle normalak zirela, eta bigarren taldekoari ordea, bere talde guztiak ikasle bereziak zirela esan zion, ikasle normalak baino argiagoak. Esandakoa ez zen egia, bi taldekoek jakinduria maila bera zeukaten eta. Hala eta guztiz ere, urte horren amaieran Rosenthalek adimen froga berbera egin zien bi taldeei eta emaitzak harrigarriak izan ziren. Lehengo taldekoek, bigarren taldekoek baino emaitza txarragoak atera ztuzten, eta hau irakasleen jokabideagatik gertatu zen.
Lehengo taldeko irakaslearen ustez, bere ikasleak normalak ziren eta ez zuten berezitasunik, hori dela eta tratu normala zeukan haiekin. Beraren ustez ez zeukan zer egiterik haiekin eta maila normala izango zutela uste zuen. Bigarren taldeko irakaslearen ustez ordea, bere taldean gauza bikainak egin ahal zituen, hori dela eta interes handiagorekin irakasten zuen, gehiago kezkatzen zen bere ikasleetaz eta irakaslearen jokabide honek ikasleengan ondorioak izaten zituen.
Esperimentu honek frogatzen duena da, itxaropenen arabera, ondorioak era batez eso bestez izan daitezkeela, izan ere itxaropenak positiboak badira, orduan etorkizunerako aukerak beti hobeak izango dira itxaropenak negatiboak badira. Esaldi batean horrela laburbil daiteke, pertsona bat nahi duena izaten izateko, edozein gauzatarako prestatu behar zaio.
Irakurrita
ResponderEliminar