domingo, 27 de noviembre de 2011

Klasean eman daitezkeen egoera ezberdinen hausnarketa

Asteazkenean klasera ez nintzen joan, hala eta guztiz ere gai hau jorratu nahi dut guztiak bezala. Argi dago ezin dudala klaseko lanei buruzko iritzirik eman, baina nik neuk iritzi propioa daukat eta horri buruz hitz egingo dut post honetan.

Eskolan gero eta kasu txar gehiago ematen ari dira. Badaude adibide pila, bullyng kasuak, arrazakeriarekin loturiko kasuak, irakasleekiko tratu txarrak, heriotza kasuak...eta horiek ez dira guztiak. Egoera hauei aurre egitea ez da gauza erraza izaten, kontuan izan behar dugulako aurrean daukagunak umeak direla eta adin horietan ez da erraza egoera horiek azaltzea edota irtenbide bat aurkitzea. Oso gogorra da hain txikiak izanda, eskolan horrelako kasuak ikustea. Irakasleak horrelako kasuetan ezinbestekoak dira, hau saihestu dezaketelako. Zerbait arraro ikusiz gero, ikasleekin hitz egin behar dute arazoa hor ez jarraitzeko.

Gaur egun umeek ez daukate begirunerik inorekin, eta are gutxiago beste umeekin. Honen ondorioz bullyng kasuak sortzen dira. Zoritxarrez egoera hau askotan ematen da eta irtenbideren bat aurkitu behar genuke guztion artean. Jokinen kasuarekin aski izan behar genuke, baina hau ez da horrela. Hau sortarazten duten umeei zigor gogorra ezarri behar zaie. Arrazakeria ere oso egoera normala da gure gizartean eta gure klaseetan. Gertakizun batzuk eta gero, irailaren 11 eta martxoaren 11 konkretuki, arraza ezberdineko pertsonekin edukiko harremanak apurtu egin ziren bide batez edo bestez. Bi egun horiek, ondorio latzak izan zituen eta gertaera hauek eta gero, harremanak arraza ezberdinekoekin ez da berdina izan.

Arazo hauei irtenbideak aurkitzeko, ezinbestekoa da familiarekin tratu ona izatea, haiekin ikasleen arazoak komentatzeko eta tratatzeko. Batzutan zaila da gurasoekin harremana izatea, haiek direlako umeen jokabidea bideratzen dutenek, eta hauek jokabide txarra badaukate, agian gurasoek ere jokabide txarra daukate. Hau gertatzen bada, irakasleak oso zaila izango du umea bideratzea baina ahalegina behintzat egingo beharko du.

Penarekin geratu naiz klase horretara ez joateagatik, ziur nagoelako gauza interesgarri asko esan zirelako eta gai interesgarriak jorratu zirelako.

1 comentario:

  1. Ikasteko gogoa daukanak ikasiko du. Gaur ez bada, bihar.

    Orain dela 4000 urte ere esaten zen orduko gazteekin etorkizunik ez zegoela; egia, Babilonian idatzi zen.

    ResponderEliminar