miércoles, 2 de noviembre de 2011

Elkarrizketa

Atzo jubilatu berri den irakasle bati egin nion elkarrizketa. Berari egitea erabaki nuen, izan ere, nahiz eta maisu gisa eduki ez dudan, eduki duten guztien artean oso maitatua da.35 urtez aritu da lanbide honetan, beraz, berak bizi izandako esperientziak gure lanbidean lagungarri izan daitezkeela uste dut.

Hasiera baten urduri Joan nintzen elkarrizketa egitera, sekula ez baitiot  irakasle bati horrelakorik eskatu. Elkarrizketarekin aurrera egin ahala, gustora sentitu nitzen. Behar bada ez da espero nuen bezala irten, izan ere, elkarrizketa luze bat espero nuen hamabost galdera egin bainizkion, baina azkenean hamabost minutu inguruko grabaketa da. Nahiz eta denboran motz geratu den, berak emandako erantzunak irakasle on baten oinarrizko kontzeptuak zeintzuk diren ikasten lagunduko didatela uste dut, hori gutxi ez balitz ere, berarekin nagoen bakoitzean, hautaketa ona egin dudala iruditzen zait, lanbide honetan aritzeko ilusioa pizten baitit.

Lan hauen bidez,  buruari bueltak ematen dizkiot, neure burua lanbide honetan ikusiz eta egoera ezberdinetan nola jokatuko nukeen imajinatuz.

1 comentario:

  1. Pena ematen dit hain motz gelditu izanak. Zure sarrera hau irakurrita, zuri ere motz egin zitzaizula ematen du; agian hori ere ez zen izango irakasle horrekin egoteko egunik edo momenturik onena. Beste baterako gehiago.
    Hala ere, esaten duzunez, antzua izan denik ezin esan.

    Orain, hurrengo pausua: hasi idazten zer ikasi duzun, argi eta garbi dakizunean.
    Eta zer ikasi duzun ez dakizunean, zeintzuk gauza garrantzitsu kontatu dizkizun

    Klasearen nondik norakoak uzten badigu, aurrez aurre komentatu nahi dut zurekin.

    ResponderEliminar