Gaurko klasean hezkuntza arloan agertzen ohi diren arazo larri batzuei buruz egin dugu hitz. Talde bakoitza arazo bana azaldu ditu eta egoeren larritasuna nahiko antzeman da.
Arrazakeria: Gero eta kasu gehiago agertzen ari dira, norbait erraza edo ohitura ezberdinak edukitzeagatik baztertzen zaionean norbaiti gertatzen da. Zer inporta du nondik datorren norbaitek? Azken finean denok pertsonak gara eta giza-eskubideak errespetatu behar dira eta klase askotan hau ez da antzematen...
Bullyng: Oso arazo larria da. Normalean klasean ikaskideen artean sortzen den talde bat da, beste adiskide bati akosatuz. Broma astunak, moteak ipini, jo... egiten diote.
Tratu txarrak irakasleei: Sekulakoa izan da klasean ikusi dugun bideoa. Eta galdera oso ona eta interesgarria aireratu da....zer egingo genuke guk irakasle hori izango bagina? Nik oso argia dut teoria, baina praktika gero ez da berdina. Hori zuzen erantzuteko egoera horretan egon behar gara. Nik uste dut inmobilizatzen saiatuko nintzela eta zuzendariarengana eramango nukela. Eta gurasoak ere abisatu noski. Oso larria da irakaslea jotzea, dagoen gauzarik larrienetarikoa...
Gurasoekin elkarrizketak: Gurasoekin hitzegiterakoan kontu handiz ibili behar gara. Azken finean, gurasoak beti bere seme-alaben alde egiten dute itsu-itsu. Eta gehienek irakasleari botatzen diote erru guztia. Jakin behar da beraz gurasoekin tratatzen...
Arazoren bat gehiago aipatu da klasean, baina orokorrean ikusi duguna da hezkuntza arloan lan egin nahi badugu, badirela egoera latzak jakin behar ditugunak tratatzen. Arazo hauek oso urrunak dirudite, baina gizartea dagoen bezala ikusita, agian guk irakasle garenean egoera oraindik latzagoa da... Prestatuak egon beharko gara, ahal duguna behintzat.
Gauza latzei begiratu genien. Hezkuntza gazi-gozoa da, bizitzaren antzera.
ResponderEliminar