1964. urtean, Robert Rosenthal izeneko giza-psikologiako Harvard-eko irakasle batek esperimentu bat burutu zuen. Urte batzuk lehenago "Clever Hans efektua" tik ateratako esperimentua. Clever Hans efektuan, zaldi batek erantzun egiten zituen galdera batzuei, gehienetan zuzen. Gehiketak, kenketak, biderketak...egiteko kapaza zen. Bere emaitzak hankarekin lurra jotzen ematen zituen. Baina ikerlari batek zaldia ondo aztertu ondoren, konturatu zen zaldia estimulu batzuei esker ematen zituela emaitza horiek. Galdera egiten zionaren aurpegiaren mugimendu eta espresioetan oinarrituta.
Honekin Robert Rosenthal teoria bat prestatu nahi zuen. Horretarako honako esperimentua egin zuen:
Maila berberako talde bat hartu, eta bitan banatu zuen. Talde bakoitzari irakasle bana ezarri zien. Lehenengo taldeko irakasleari esan zioten taldea maila normala zuela. Bigarrenari ordea, bere taldea oso berezia zela, azkarrak.Horrela irakasle bakoitza bere klaseak eman zituen. Baina kurtso amaieran, emaitzak ikusterako orduan, konturatu ziren lehenengo taldekoak, bigarrenekoak baino nota txarragoak ateratzen zituztela.
Zergatia hauxe da: Lehenengo taldeko irakasleak, bere klasekoak jende normala zelakoan, horrelako trataera eman zien.
Baina bigarrenak, espektatiba altuak zituen bere ikasleengan, eta konfidantza eman zien. Horrela emaitzak onak lortu zituzte.
Honekin beraz Rosenthal jaunak erakutsi nahi izan zuen, espektatiba altuak duten jendeari, horrelako tratua emanez gero, emaitzak onak izango dira. Talde bateko ikasleak normal tratuz gero ordea, emaitzak normalak izango dira, ez baitute konfidantza gehiago ikasteko. Azken finean, aurreiritzia oso garrantzitsua da trataera aldetik. Bigarren taldeak izan zuen trataera, emaitza hobeagoak lortzera eraman baitzien.
Aztertzaile fin. Baina, maisu izango zarela pentsatuta, zer pentsa ez al dizu ematen?
ResponderEliminar