Homosexualitatea gero eta normalagoa den gaia da gure gizartean. Duela urte batzuk ezin zen ezta pentsatu ere egin homosexuala izateaz, egoera ordea, asko aldatu da. Gero eta ohikoagoa da homosexualak diren pertsonak ikustea, baita famatuak direnak ere. Aldaketa hau mentalitate aldaketarekin etorri da, gero eta askatasun handiagoa daukagulako nahi duguna egiteko besteek ezer esan gabe.
Eskolan ordea, homosexualitatea arazo batean bihurtzen da. Ikasleak oraindik oso gazteak dira haien erabakia hartzeko eta oraindik ez dakite zein izando den haien aukera. Gauzak horrela, gure gizartean barneratutako idea bat dago, homosexualak ezbedinak dira. Esaldi honek eskoletan indar izugarria dauka eta ondorioz ume askok benetan egoera latza pairatzen dute eskola urte hauetan. Irakasleek gehienetan ez dira ohartzen egoera honetaz, baina zerbai egin beharko litzateke arazo hau daukaten umeei laguntzeko.
Mentalizazio saio baten bidez, agian, umeak konturatu daitezke aukera guztiak errespetagarriak direla, haienak bezalakoak ez badira ere. Homosexualak diren umeak hau esatera ausartzen direnean, beste ume gehienek uko egiten diete eta baztertzen dituzte. Hau gertatzen denean, irakasleek parte hartu behar dute egoera honi aurre egiteko, eta besteei argi eta garbi utzi behar die aukera guztiak bidezkoak direla eta errespetatu behar direla.
Interesgarria zuk diozuna eta artikuluak dioena.
ResponderEliminarGai hori inoiz landu dut eta The Guardianekoan zein zurean "ume homosexualak" aipatzen dira; zalantza dut nik umeen aukera sexualez hitz egin daitekeen. Sexualitateaz bai, baina ez da hori gaia.
Zalantzarik gabe, interesgarria, konplexua eta jorratu beharrekoa.