Irakurritako testu honetan esperimentu ezberdin bi azaltzen dira. Batetan zaldi batekin esperimentatzen da, eta bestean ikasleekin.
Zaldiarekin egiten den esperimentu horretan, ohartzen dira, zaldiaren inteligentzia ez dela beraiek hasieran uste zuten bezalakoa, izan ere, zaldiak egiten duena zer egin esaten dion horri erantzuna antzematea da.
Haurrekin egiten den esperimentu horretan ordea, klase bateri froga bat egiten zaio. Ondoren, emaitzak kontutan hartu gabe bitan banantzen dituzte eta talde bateko irakasleari bere ikasleak oso inteligenteak direla esaten diote. Hori horrela, irakasleak ikasle horiengatik espero dutena beste klasekoa baino maila altuagoa denez, gehiago egiten dute eta kurtso amaieran besteekin alderatuz gero maila altuagoa dute.
Ikerketa hauek oso interesgarriak dira, izan ere, ohartzen gara irakasleak zer nolako garrantzia duen eskolan.Gai bitan ikus genezake testu honetan hori, batetik, irakasleak seinu asko erabiltzen baditu, ikaslea ez da erantzuna pentsatzen hasiko, azkenean irakasleak ematen baitio seinu bidez aurkitu beharreko emaitz hori. Bestetik, irakasleek ikasleetaz uste dutenaren garrantzia ikus genezake. Izan ere, nahi edo ez nahi, ikasle batengandik gehiago espero duzunean, lanen maila hobeagoa eskatzen da.
Baina irakasleok hori horrela egin behar al dugu?
Galdera erlatibo xamarra da, batzuk ahalegin berberarekin fruitu ezberdina lortzen baitute. Hor dago irakasle ezberdinen ezaugarri bat.Nire ustez, ahalegina beti kontutan hartu beharreko kontua da, izan ere, gogoa duenak nahiz eta hasiera batean bestea baino maila baxuagoa eduki, emaitzetan emaitz onak ikusten baditu, motibatu egingo da eta horrek bere erronkak lortzea ekarriko du, gutxinaka gutxinaka arlo akademikoan emaitz hobeago batzuk lortuz.
Bukatzeko, esan beharra daukat ikerketa hau benetakoa bada, ez zaidala egokia iruditzen, izan ere, irakasleak frogan jartzeko ikasleek ordaintzen dute. Hau da, irakaslearen jokabidea zein den ikusteko ikasle batzuek materia gutxiago ematen dute beste ikasle batzuek baino. Horrek maila akademiko ezberdina edukitzea ekarriz. Moralki egokia den edo ez alde batera utziz gero, uste dut, oso testu interesgarria dela, batez ere, ohartzeko askotan usteak uste,erdi ustel direla! Beraz, ahal dugun neurrian, irakasle gisa gabiltzanean saia gaitezen ikasle guztiei beraien onena ateratzen, emaitz hobeagoak atera edo ez, beraien esku baitago kasu gehienetan.
Ados, ados, ados.
ResponderEliminarGainera, etikotasunaz egiten duzu berba azken paragrafoan (bai, benetakoa da ikerketa), gaur egun ikerketa-ekintza/accion research/investigaccion(en)acción ikuspegiak zuk diozun horixe dio. Agian, interesgarri egin ahal zaizu hori jakitea, dagokizunean ikuspegi horri kasu egiteko bereziki.