martes, 20 de diciembre de 2011

Laguntzak eskola pribatuei

Gobernuak eskola kontzertatua eta pribatua bultzatuko ditu. Honekin lortu nahi dutena da Espainiako hezkuntza maila igotzea. Baina, benetan krisi egoeretan egonda, familiak ahal dute bere semeak eskola pribatura bidali?
Honetan ez dut uste pentsatu duenik gobernuak, izan ere eskola pribatuak garestiagoak dira. Beraz, zergatik ez lagundu eskola publikoei?

Badago gatazka gai honi buruz, izan ere neurri honen kontrak daudenak hezkuntza publikoaren kalitatea berantz egingo duela nabarmen diote. Gainera eskola publikoa justu-justu ordaindu dezaketen familientzat ez da batere bidezkoa. Izan ere, krisi egoera honetan, zergatik bultzatu behar da hezkuntza pribatua publikoa ordez? Ez al da hori kontradizio bat? Horrez gain, irakasleak 2 ordu t´erdi gehiago egingo dute lan astean.

Nik uste dut "aldaketa" hitza gehiegi erabiltzen ari dela krisi egoera honetan. Izan ere, hainbeste erreforma aldaketarekin jendea nahasten ari dira, eta haserrea eragiten. Kasu honetan, zertarako eskola publikoei dirulaguntzak eman ordez, eskola pribatuei ematen zaie? Nire ustetan gobernuak ez du erreforma hau pentsatu, pentsatu behar den pertsonentzat. Izan ere, erreforma honek umeen hezkuntzan egin beharko lukete on, eta egia da eskola pribatuetan inbertituz gero, kalitatea bertan igoko dela. Baina erreforma honek kalte egingo die diru gutxi duenari, eta hori bai krisi egoeratan dela nahiko penagarri. Gobernuak dirua lortu nahi du, eta ez daki nondik. Hezkuntza eta osasun arloak garrantziegiak dira, hainbeste aldaketak jasateko...

lunes, 19 de diciembre de 2011

Errubrika

Bikain
Oso ondo
Ondo
Nahiko
Gutxi
Kasuaren azalpena
Ederki azaldu du, gurasoak kontzientziatzeko moduan eta arazoak era argian azalduz
Orokorrean ondo azalduta dago
Aspektuak ulertzen dira, baina ez dute bideratu arazora
Informazio gutxi eta arazoak gutxi azaldu
Informazio eskasa eman da eta arazoak ez dira azaldu
Irakaslearen jarrera eta gorputz adierazpena
Ahozko azalpenaz gain, seinuen bidez azaltzera ematen duena. Leku ezberdinetan jarrera desberdinak erabiltzen dituena
Era argian azaltzen duena, baina seinu gutxi egiten dituena gauzak azaltzerakoan
Azalpenak ulertzeko nahikoak dira, baina nabari da seinuen erabilpen murriztua
Azalpenak ez dira oso erraz ulertzen eta ez ditu seinuak erablitzen hori ekiditeko.
Azalpenak ez dira ulertzen eta ez ditu seinuak erabiltzen
Lekua
Argitasun handiko gunea, zabala eta zaratarik gabekoa
Argitasun dezenteko gunea, ia zaratarik gabekoa
Argitasun dezenteko gunea, leku murriztua daukana, ia zaratarik gabekoa
Argitasun gutxiko gunea, leku murriztua daukana, zarata pixkat nabari dena
Argitasun gutxiko gunea, lekurik ez daukana eta zarata handikoa
Arazoei irtenbideak aurkitzeko gaitasuna
Gurasoen eta irakaslearen arteko adostasuna lortu da umeak arazoari aurre egiteko
Hasiera batean pentsatutako irtenbideak egokitu eta burutu dira
Irtenbideak aurkitzen saiatu da baina gurasoei ez zaie asko gustatu
 Pentsatu diren irtenbideak ez dira oso egokiak eta gurasoak ez daude guztiz ados
Bien arteko adostasunik ez da egon eta ondorioz ez da irtenbiderik aurkitu
Ebaluazioa
10-9
8-7
6
5
4-0



domingo, 18 de diciembre de 2011

La educación primaria y secundaria en Colombia será gratuita en 2012

Artikulu hau irakurri dut eta oso berezia iruditu zait, izan ere, Colombian emandako gertakizuna ez da leku guztietan ematen. Eskolara joatea derrigorrezkoa da 16 urte izan arte, hortik aurrera, nahi dena egin daiteke. Hala eta guztiz ere, leku askotan hau ez da gertatzen, izan ere, guraso batzuek ez dute uzten haien seme-alabak eskolara joaten. Hau eginez gero, delitutzat hartu daiteke, eta primeran iruditzen zait denok eskubidea daukagulako eskolara joateko.

Colombian emandako aukera, paregabea da zalantzarik gabe, izan ere, familia askok ez dute dirurik haien seme-alabak eskolara eramateko. Horretaz aparte, liburuak eta kasu batzuetan eskolako uniformea erosi behar dute eta azkenean dirutza ikaragarri ordaindu behar dute ume bakoitzeko. Hori dela eta, dirulaguntzak ematearena oso idea ona iruditzen zait, gauzak errazten baititu. Normalean, herrialdeek dirua xahutzen dute, baina horrelako asmoa burutzeko, ezin da xahutzeaz hitz egin, baizik eta etorkizunerako inbertsio batez.

Hau guztia esanda, esan nahi nuke herrialde guztiek idea hau jarraitu behar zutela, umeak etorkizuna direlako eta formakuntza ona izaten ez badute, etorkizuna ez da batere ona izango. Laguntza honen bidez ordea, pauso handi bat emango zuten idea hau jarraitzen duten herrialde guztiek.

Eskola txikiak, ikasleku handiak

    Lehen ez bezala, gaur egun jendeak handitasuna hobea dela uste du.Urteen poderioz gizartea aldatuz doa eta lehen ez bezala, kantitateari garrantzi handiagoa ematen zaio, hein handi batean kalitatea alde batera uzten dutelarik. Hezkuntzan ere antzeko zerbait gertatzen da, izan ere, jende askok uste du eskola handietan hobeto edo gehiago ikasten dela. Hori horrela, guraso askok bere seme-alabak eskola handietara eramaten dituzte, eskola txikiei indarra kenduz.
   Baina badago biztanleriaren zati bat eskola txikien alde, hori horrela ekimen batzuk antolatzen ari dira eskola txikiak merezi duten merezimendua jaso dezaten. Hori azaltzen duen artikulu bat irakurri dut, eta interesgarria denez gero irakurtzea gomendatuko nizueke.Hau guzti hau aipatzean, duela aste batzuk familiko kide batek berak azaldutakoa datorkit burura. Eskola txiki batean ematen ditu klaseak eta gogoan dut esan zidala, edozein eskolatan bezala ematen dituenean klaseak haurrek ez dutela ongi ulertzen ( adibide sinpleetara jo dezagun: arkatz bi gehi lau boligrafo), baina aldiz gauza bera baserriko materialekin edo animaliekin azaltzen duenean haurrak interesa jarri eta emaitza ondo ematen dietela zioen.
    Artikulu horretan, eskola txikiak bultzatzeko ekimen ezberdin batzuk azaltzen dira. Ekimen guztiak dira Euskal herrikoak eta bertan eskolaz kanpoko baloreei berebiziko garrantzia ematen zaie. Horien artean ditugu euskaldun askok biziki maite ditugun baloreak: Euskara,baserria,natura... urte askoan gure kultura osatzen ari diren baloreak hain zuzen ere.
    Nik txikitatik ikasi dudan eskola beste eskola batzuekin alderatuz gero, handitzat jo daiteke, baina balore horiek txikitatik barneratzen lagundu dizkigutela uste dut. Beraz, lan ona egin dutela deritzot.Horretaz pentsatzen hastean hiru irteera etorri zaizkit burura: Errota zahar bat ikustea,ollotegi batera bisita eta ostegunetako herri azokara irteera. Txikia zarenean gauza hauek ez dituzu asko baloratzen, harreta deitzen dizute baina ez diezu horrelako garrantzirik ematen. Baina orain pentsatzen jarrita, derrigorrezkotzat ikusten ditut irteera hauek, izan ere, askotan balore asko gelatik at gehiago ikas edo barnera genitzake.
 Beraz, bukatzeko esan beharra daukat artikulu honek arreta piztu didala, izan ere, askota eskola askotan faltan botatzen ditudan baloreak dira. Hori horrela, eskola txikiak bultzatu behar direla uste dut. Betiko heziketa mota nahi izatearen gainetik gure balioak dauzkagulako; herri jakin batean bizi garelako.

sábado, 17 de diciembre de 2011

HEZKIDETZA ESKOLAN BAI, BAINA NOLA LORTU?

    Lan modularrerako lanean hezkidetzaz mintzatu behar garenez gero, horri egokitutako artikulu baten iritzia ematea pentsatu dut. Artikulu honetan berriakeko kideek emakume bati elkarrizketa egiten diote eta horren bidez bere iritzia ematen du.

    Bere aburuz, eskolan  hezkidetza landu behar da baina hori lortzea ez da erraza. Haur eskolan hasi behar da lantzen eta ez lehen hezkuntzan, berandu izan baitaiteke. Horrez gain, irakasleak duela horren erantzukizuna dio, bakoitzak bere etxean heziketa mota bat jaso baitezake baina guztiok elkarrekin egoten garen leku bakarra eskola da.

   Nire ustez, hezkidetza beharrezkoa da bai eskoletan eta baita eskolatik at ere. Bardintasunean oinarritutako gizarte bat beharrezkoa ikusten dut, sexu ezberdinen arabera ez baita horrelako sailkapenik egin behar. Baina guztiok diogu: hezkidetza? bai horixe!  Baina nor mugitzen da hori lortzeko? Zoritxarrez gutxi dira pausu hori ematen dutenak eta eskertzekoa da beraien lan, konpromisu eta gogoa gizarte hobe bat lortzeko.

   Bestalde, Maria Morenoren hitzek erru guztia irakasleei botatzen die. Egia da irakasleen funtzioa beharrezkoa dela hezkidetzen oinarritutako eredu bat lortzeko baina prestakuntzarik ez badute ezinezkoa da hori bermatzea. Pixkabat pentsatuz gero, konklusio batera iritsi gaitezke: eskolak ezin du gizartean itzelezko aldaketa eragin, baina gizarte aldaketa batek eskolan berebiziko garrantzia du.

   Horrekin zera esan nahi dut, eskolan lantzen den apur horrek umeak bide honetik bidera ditzaketela, baina atea zabaldu eta errealitatera jauzi egitean bide horren bukaera aurkitu eta beste norabide batera jauzi egin  beharra badaukagu, alferrikako lana izango da kasu gehienetan. Izan ere, gutxitan gertatzen da komunikabide e.a-ek esaten dizkiguten egi zein astakeriak ez barneratzea, nahiz eta nahita egiten ez dugun eragina baitu.
Adibidez: irakasle batek hezkidetza lantzen du eskolan, baina zertarako balio du etxera joan eta dissney ikusten badute umeek?? Txikitan marrazkiek eragin handia dute haurrarengan eta kanal horretan emakumea beti da mutilaren menpe bizi dena eta mutila heroia.Beraz, hori ere aldatu beharra dago

    Gutxi direnez gero beraien ideien, pentsakeren eta usteen bidez soilik mugitzen direnak (benetan batenbat aurki badaiteke), gizartean lortu behar dira aldaketak, eta hori lortu ahal izateko gobernuak du horren sama hein handi batean. Urteen joanean gauza asko lortu diren harren asko dago oraindik egiteke eta ezin gara eskuak poltsikoan ditugularik lasai egon! Zerbait egin beharra dago, merezimenduen arabera epaitu ahal izateko jendea eta ez sexu ezberdinen arabera.

Lan modular hau ikasgai ezberdinetako materia ezberdina barneratzeko bide bat da, baina ez da dena hor bukatzen, izan ere, komunikabideek bere eragina duten bezala guk lantzen dugunak ere garrantzia  duela esan  esan dugu. Beraz, espero dut orain konturatzen ari naizen honek etorkizunean irakasle naizenean umeengan islatzeko laguntzea. Nahiz eta gizartea aldatuko ez dudan, kolektibo osoak berdina egiten badugu umeak bide egokia aukeratzea lor dezakegu. Egun hori lortzen duten irakasleen lana txapela kentzekoa bezelakoa da, beraz, jarrai dezatela gogotsu xehetasun txikiekin lortzen baita pertsona handi bat osatzea eta xehetasun horrek betetzen ari dira.

viernes, 16 de diciembre de 2011

Irakaslearekin bilera

Tutoretza

Oharra:
Gurasekin bilera:
Guraso agurgarriok, gutun honen bidez, zuen semea dela eta  batzar bat egiteko eskaera luzatu nahi dizuegu.Izan ere, Mikelek azken aldian arazoak ditu klasean adi egoteko, ez du lanik egiten eta ez ditu sinatuta ekartzen irakasleok bidalitako oharrak. Hori horrela, uste dugu  azken aldi honetan klasetik kanpo arazoren bat duela eta horrek eskolan eragiten diola, hortaz, horri irtenbide bat emateko nahiak hurrengo astean zuekin bilera bat egitea erabaki dugu Santa Eufemi eskolako irakasleok.
Hitzordua: Hurrengo asteko asteazkenean izango da arratsaldeko lauretan.
Tokia: Santa Eufemi eskolako 1.solairuko Euskerako klasean.
Eskerrik asko zuen arretagatik, agur bero bat:
Santa eufemi eskola.
Gurasoei azalpena:
Dakizuen bezala, hiru hilabete igaro dira Mikel eta bere ikaskideek kurtsoa hasi zutenetik. Hasiera batean gogotsu ekin zion ikasturte berriari, baina denborak aurrera egin ahala gogo hori bidean geratu dela ohartu gara. Azkenaldi honetan ez ditu etxerako lanak egin eta hasiera batean irakasleok horri irtenbidea bilatze asmoz, bere agendan oharrak idatzi genizkion ondoren zuek etxean sinatzeko. Baina lehen oharra idatzi genionetik beste hamar ohar idatzi dizkiogu eta iada hilabate igaro da. Ez du ohar batik ere sinatuta ekarri. Gure aburuz,  arazo honen iturburua serioa izan daiteke, izan ere, beti ikasle fina izan da eta ezta ohikoa berehala lanik ez egitea eta ikasturtea ilusio gabe hartzea. Arazo horren sorburua  zein den jakin nahi dugu, hortaz, jarraian galdera batzuk egingo dizkizuegu, uste baitugu gure gogo eta zuen laguntzarekin Mikelen garapen ona berma dezakegula.
Galderak:
1.Zerbait arraroa  igarri duzue azkenaldi hontan Mikelen jarreran?.
2. Etxean laguntzen al du? Lehen baino gehiago ala gutxiago?.
3. Zuekin betiko jarrera al du? Etxera iritsitakoan bere gelan sartzen da ala zuek agurtzen zaituzte lehenik?.
4. Betiko lagunekin dabil ala koadrilaz aldatu du?.
5. Zuen arreta Mikelekiko egokia dela uste duzue? Bere lanetaz arduratzen zarete?
6. Zuen ustez zergatik ez ditu etxerako lanak egiten?
7. Mikel iada nerabezaroan sartzen dago, jakingo duzuen bezala, ez da adin erraza haurrarentzat ezta familiarentzat. Uste duzue droga munduak arreta deitzen diola?.

martes, 13 de diciembre de 2011

Robert Rosenthalen esperimentua

Robert Rosenthalek maila bereko ikasleak multzo bitan banatu zituen eta irakasleei esan zien, klase batean haur argiak zeudela eta bestean berriz normalak. Azkenean, esperimentuaren emaitzak zera esan zuen, ikasle "argiak" zeuden klasean emaitza akademiko hobeak zeudela, izan ere, irakasleak esfortzu gehiago egiten baizituen irakasteko orduan. Beste klasean berriz, irakasleari ez zitzaion axola ikasleek ikastea eta beraz, emaitza akademikoetan hau erreflejatuta ikusi zen.
Hemen argi ikusten da irakasleak eragin nabarmena duela bai ikasleen motibazioan eta baita emaitza akademikoetan ere. Horrez gain, irakasle honek ez duela irakasle bokaziorik, izan ere, bokaziodun irakasle batek, arazo gehiago dituzten edo ikastea gehiago kostatzen zaien haurrei laguntza gehiago eskeini behar die erraztasuna dutenei baino.

Arrazakeria

Arrazakeria gure inguruko ikastetxeetan gero eta gehiago ematen den arazoa da. Kanpokoa izateagatik, hizkuntza desberdina hitz egiteagatik edo azalean kolore desberdina izateagatik adibidez, ikaskideek pertsona bat era nabarmenean baztertzen dute. 
Guk adibidez hurbiletik bizi izan dugu arrazakeria kasu bat. Ume marokiar bat behin eta berriz mehatxatua, iraindua eta jipoitua izan baitzen gure eskolan. 
Honen aurrean, irakasleak erakutzi behar die ikasleeri, denok garela pertsonak eta ezberdintasun fisikoek ez gaituztela bereiztu behar.
Bukatzeko, ikastetxe baten egindako antzerki bat jarriko dugu, bertan ikusten baita atzerritarrak nola tratatzen diren gaur egun ikastetxeetan. Modu honetako bideoak eginda gainera, haurrak ohartu egiten dira errealitateaz eta honek, errealitatean horrelako jarrerak ez hartzeko lagunduko baitie.

BIDEOA

Arrazakeria kasua tratatzeko modua

Markina-Xemeingo Bekobenta ikastetxean, ume marokiar bat dago LH 6.mailan. Gainontzeko ikaskideek, baztertu egiten dute eta izkina batean jartzen dute arraza ezberdinekoa delako, beraiei baloiarekin bortizki emanez eta jipoi mota etengabeak eginez, bai irainak, mahatxuak eta biolentzia fisikoa ere. Talde guztian, lider bat dago eta berak bultzatzen ditu gainontzekoak honen aurka aritzera.
Horren aurrean irakasle moduan, liderraren eragina ahalik eta gehien gutxitzea izan behar da helburua. Hasteko, bere gurasoei deituko diegu esanez beraiekin hitz egin nahi dugula, beraien semeak arazoak sortzen baititu ikasgelan. Bilerako data zehaztuko dugu eta bertan, arazoaren nondik norakoa azalduko diegu eta arazo honen jatorria bilatzen saiatuko gara. Honetaz aparte, haurrarekin bakarka batuko gara eta bere jarreraren zergatiari buruz hitz egingo dugu eta baita ea ekintza horiek bultzatzean nola sentitzen den ere. Alegindu behar gara, guk inposatu gabe, bera ohartu daiten hartzen dituen jarrerek eragiten dituzten kontzekuentzia negatiboetaz. 
Bestalde, lider honen inguruan erasoak burutzen dituztenekin hitz egingo dugu eta saiatuko gara beraiek ere ohar daitezen, pertsona bat baztertzen ari direla beste baten esanen menpe. Azalduko diegu, denok garela pertsonak eta kolore batekoa edo bestekoa izateak, ez duela determinatzen pertspona baten izaera eta balioa.
Azkenik, baztertutako haur marokoarrarekin hitz egingo dugu bere egoera eta bere sentimenduez eta laguntza psikologogikoa behar baldin badu, eskolako psikologoarekin harremanetan jarriko dugu.  

miércoles, 30 de noviembre de 2011

Robert Rosenthalen ikerketa

Irakurritako testu honetan esperimentu ezberdin bi azaltzen dira. Batetan zaldi batekin esperimentatzen da, eta bestean ikasleekin.
Zaldiarekin egiten den esperimentu horretan, ohartzen dira, zaldiaren inteligentzia ez dela beraiek hasieran uste zuten bezalakoa, izan ere, zaldiak egiten duena zer egin esaten dion horri erantzuna antzematea da.
Haurrekin egiten den esperimentu horretan ordea, klase bateri froga bat egiten zaio. Ondoren, emaitzak kontutan hartu gabe bitan banantzen dituzte eta talde bateko irakasleari  bere ikasleak oso inteligenteak direla esaten diote. Hori horrela, irakasleak ikasle horiengatik espero dutena beste klasekoa baino maila altuagoa denez, gehiago egiten dute eta kurtso amaieran besteekin alderatuz gero maila altuagoa dute.
Ikerketa hauek oso interesgarriak dira, izan ere, ohartzen gara irakasleak zer nolako garrantzia duen eskolan.Gai bitan ikus genezake testu honetan hori, batetik, irakasleak seinu asko erabiltzen baditu, ikaslea ez da erantzuna pentsatzen hasiko, azkenean irakasleak ematen baitio seinu bidez aurkitu beharreko emaitz hori. Bestetik, irakasleek ikasleetaz uste dutenaren garrantzia ikus genezake. Izan ere, nahi edo ez nahi, ikasle batengandik gehiago espero duzunean, lanen maila hobeagoa eskatzen da.
Baina irakasleok hori horrela egin behar al dugu?
Galdera erlatibo xamarra da, batzuk ahalegin berberarekin fruitu ezberdina lortzen baitute. Hor dago irakasle ezberdinen ezaugarri bat.Nire ustez, ahalegina beti kontutan hartu beharreko kontua da, izan ere, gogoa duenak nahiz eta hasiera batean bestea baino maila baxuagoa eduki, emaitzetan emaitz onak ikusten baditu, motibatu egingo da eta horrek bere erronkak lortzea ekarriko du, gutxinaka gutxinaka arlo akademikoan emaitz hobeago batzuk lortuz.
Bukatzeko, esan beharra daukat ikerketa hau benetakoa bada, ez zaidala egokia iruditzen, izan ere, irakasleak frogan jartzeko ikasleek ordaintzen dute. Hau da, irakaslearen jokabidea zein den ikusteko ikasle batzuek materia gutxiago ematen dute beste ikasle batzuek baino. Horrek maila akademiko ezberdina edukitzea ekarriz. Moralki egokia den edo ez alde batera utziz gero, uste dut, oso testu interesgarria dela, batez ere, ohartzeko askotan usteak uste,erdi ustel direla! Beraz, ahal dugun neurrian, irakasle gisa gabiltzanean saia gaitezen ikasle guztiei beraien onena ateratzen, emaitz hobeagoak atera edo ez, beraien esku baitago kasu gehienetan.

Arazo ezberdinen azalpena

Aurreko astean klasean gai ezberdin asko jorratu genituen, klase praktiko bat eginez.Hasiera batean, urduritasuna nabari zen taldekideon artean, baina denboraren poderioz, konfidantza hartzen Joan ginen eta oso klase interesgarria iruditu zitzaidan. Klase asko izaten dira interesgarriak, baina hau berezia izan zen, izan ere, ohartu nintzen jendearen ilusio eta gogoarekin, irakasle gabe ere asko ikas daitekeela.

Interesgarria izateko, gogoa ez da nahikoa izaten batzuetan, gaiak interesgarriak izan ezean ez baitira eramangarriak egiten. Baina kasu honetan, Bullying-a,gurasoekin elkarrizketa, tratu txarrak irakasleei, arrazakeria,dolua e.a. izan zirenen gaiak, hortaz interesgarriak iruditu zitzaizkidan, izan ere, irakasle gisa aritzerakoan egunerokotasunean ez bada ere, zoritxarrez, bizi izan beharko ditugun kasu ezberdinak dira.

Azaltzerako orduan, gehien gustatu zitzaidana, jendeak bere bizipenak kontatzea izan zen. Horrela, teoría alde batera utzi genuelako eta askotan gure inguruan gertatzen ez direla uste ditugun gertaerak aipatu zirelako bertan.

Beraz, bukatzeko, esan nahi nuke klase dinamika hau asko gustatu zaidala, besteei azaldu beharreko presio horrek nahitaez ikastera bultzatzen baitzaitu.

Rosenthalen esperimentua

1964. urtean, Robert Rosenthal izeneko giza-psikologiako Harvard-eko irakasle batek esperimentu bat burutu zuen. Urte batzuk lehenago "Clever Hans efektua" tik ateratako esperimentua. Clever Hans efektuan, zaldi batek erantzun egiten zituen galdera batzuei, gehienetan zuzen. Gehiketak, kenketak, biderketak...egiteko kapaza zen. Bere emaitzak hankarekin lurra jotzen ematen zituen. Baina ikerlari batek zaldia ondo aztertu ondoren, konturatu zen zaldia estimulu batzuei esker ematen zituela emaitza horiek. Galdera egiten zionaren aurpegiaren mugimendu eta espresioetan oinarrituta.


Honekin Robert Rosenthal teoria bat prestatu nahi zuen. Horretarako honako esperimentua egin zuen:

Maila berberako talde bat hartu, eta bitan banatu zuen. Talde bakoitzari irakasle bana ezarri zien. Lehenengo taldeko irakasleari esan zioten taldea maila normala zuela. Bigarrenari ordea, bere taldea oso berezia zela, azkarrak.Horrela irakasle bakoitza bere klaseak eman zituen. Baina kurtso amaieran, emaitzak ikusterako orduan, konturatu ziren lehenengo taldekoak, bigarrenekoak baino nota txarragoak ateratzen zituztela.

Zergatia hauxe da: Lehenengo taldeko irakasleak, bere klasekoak jende normala zelakoan, horrelako trataera eman zien.
Baina bigarrenak, espektatiba altuak zituen bere ikasleengan, eta konfidantza eman zien. Horrela emaitzak onak lortu zituzte.


Honekin beraz Rosenthal jaunak erakutsi nahi izan zuen, espektatiba altuak duten jendeari, horrelako tratua emanez gero, emaitzak onak izango dira.  Talde bateko ikasleak normal tratuz gero ordea, emaitzak normalak izango dira, ez baitute konfidantza gehiago ikasteko. Azken finean, aurreiritzia oso garrantzitsua da trataera aldetik. Bigarren taldeak izan zuen trataera, emaitza hobeagoak lortzera eraman baitzien.

domingo, 27 de noviembre de 2011

Klasean eman daitezkeen egoera ezberdinen hausnarketa

Asteazkenean klasera ez nintzen joan, hala eta guztiz ere gai hau jorratu nahi dut guztiak bezala. Argi dago ezin dudala klaseko lanei buruzko iritzirik eman, baina nik neuk iritzi propioa daukat eta horri buruz hitz egingo dut post honetan.

Eskolan gero eta kasu txar gehiago ematen ari dira. Badaude adibide pila, bullyng kasuak, arrazakeriarekin loturiko kasuak, irakasleekiko tratu txarrak, heriotza kasuak...eta horiek ez dira guztiak. Egoera hauei aurre egitea ez da gauza erraza izaten, kontuan izan behar dugulako aurrean daukagunak umeak direla eta adin horietan ez da erraza egoera horiek azaltzea edota irtenbide bat aurkitzea. Oso gogorra da hain txikiak izanda, eskolan horrelako kasuak ikustea. Irakasleak horrelako kasuetan ezinbestekoak dira, hau saihestu dezaketelako. Zerbait arraro ikusiz gero, ikasleekin hitz egin behar dute arazoa hor ez jarraitzeko.

Gaur egun umeek ez daukate begirunerik inorekin, eta are gutxiago beste umeekin. Honen ondorioz bullyng kasuak sortzen dira. Zoritxarrez egoera hau askotan ematen da eta irtenbideren bat aurkitu behar genuke guztion artean. Jokinen kasuarekin aski izan behar genuke, baina hau ez da horrela. Hau sortarazten duten umeei zigor gogorra ezarri behar zaie. Arrazakeria ere oso egoera normala da gure gizartean eta gure klaseetan. Gertakizun batzuk eta gero, irailaren 11 eta martxoaren 11 konkretuki, arraza ezberdineko pertsonekin edukiko harremanak apurtu egin ziren bide batez edo bestez. Bi egun horiek, ondorio latzak izan zituen eta gertaera hauek eta gero, harremanak arraza ezberdinekoekin ez da berdina izan.

Arazo hauei irtenbideak aurkitzeko, ezinbestekoa da familiarekin tratu ona izatea, haiekin ikasleen arazoak komentatzeko eta tratatzeko. Batzutan zaila da gurasoekin harremana izatea, haiek direlako umeen jokabidea bideratzen dutenek, eta hauek jokabide txarra badaukate, agian gurasoek ere jokabide txarra daukate. Hau gertatzen bada, irakasleak oso zaila izango du umea bideratzea baina ahalegina behintzat egingo beharko du.

Penarekin geratu naiz klase horretara ez joateagatik, ziur nagoelako gauza interesgarri asko esan zirelako eta gai interesgarriak jorratu zirelako.

miércoles, 23 de noviembre de 2011

Gaurko klaseko laburpena

Gaurko klasean hezkuntza arloan agertzen ohi diren arazo larri batzuei buruz egin dugu hitz. Talde bakoitza arazo bana azaldu ditu eta egoeren larritasuna nahiko antzeman da.

Arrazakeria:  Gero eta kasu gehiago agertzen ari dira, norbait erraza edo ohitura ezberdinak edukitzeagatik baztertzen zaionean norbaiti gertatzen da. Zer inporta du nondik datorren norbaitek? Azken finean denok pertsonak gara eta giza-eskubideak errespetatu behar dira eta klase askotan hau ez da antzematen...

Bullyng: Oso arazo larria da. Normalean klasean ikaskideen artean sortzen den talde bat da, beste adiskide bati akosatuz. Broma astunak, moteak ipini, jo... egiten diote.

Tratu txarrak irakasleei: Sekulakoa izan da klasean ikusi dugun bideoa. Eta galdera oso ona eta interesgarria aireratu da....zer egingo genuke guk irakasle hori izango bagina? Nik oso argia dut teoria, baina praktika gero ez da berdina. Hori zuzen erantzuteko egoera horretan egon behar gara. Nik uste dut inmobilizatzen saiatuko nintzela eta zuzendariarengana eramango nukela. Eta gurasoak ere abisatu noski. Oso larria da irakaslea jotzea, dagoen gauzarik larrienetarikoa...

Gurasoekin elkarrizketak: Gurasoekin hitzegiterakoan kontu handiz ibili behar gara. Azken finean, gurasoak beti bere seme-alaben alde egiten dute itsu-itsu. Eta gehienek irakasleari botatzen diote erru guztia.  Jakin behar da beraz gurasoekin tratatzen...


Arazoren bat gehiago aipatu da klasean, baina orokorrean ikusi duguna da hezkuntza arloan lan egin nahi badugu, badirela egoera latzak jakin behar ditugunak tratatzen. Arazo hauek oso urrunak dirudite, baina gizartea dagoen bezala ikusita, agian guk irakasle garenean egoera oraindik latzagoa da... Prestatuak egon beharko gara, ahal duguna behintzat.

martes, 22 de noviembre de 2011

irakaslearekin ikasitakoa

Guztion artean izandako solasaldian hainbat gauza ikasi ditugu, izan ere, bakoitzak ikasitakoa taldeko beste kideei aurkeztu diegu eta ondorioz, gure jakintzak aberastu egin ditugu. Guztion aurkezpenetatik gauza interesgarri asko atera ditugu eta oso baliagarriak izango direnak gure etorkizuneko lanarako. Solasaldian ikasitako gauzarik garrantzitsuei buruz jardungo dugu sarrera honetan.

Hasteko argi daukagu egoera asko aldatu egin dela, izan ere, gaur egun irakasleek ez daukate lehen zeukaten botere eta ondorioz ezin da egoera bera mantendu, eta ikasleek irakasleek galdu duten botere hori lortu dute. Denborarekin talde lanak garrantzi handia hartu du eta ezinbestekoa da lan era hau maneiatzea zure lana ondo egiteko, horretan laurok gauza bera esan genuen, izan ere, denoi esan ziguten gauza bera.

Ikasleei buruz gauza asko ikasi genituen, haietaz asko arduratu beharko garela, besteak beste. Irakaslea izateak ez dela bakarrik klaseak eman eta etxera joan, baizik eta zure ikasleetaz arduratzea eta haiek dauzkaten arazoei irtenbideak aurkitzen zailatzea. Behin eta berriro errepikatu genuen gauza bera, umeak azken finean umeak direla eta hortaz pazientzia handia izan behar dela haiekin, batzutan oso aspergarriak izan daitezkeelako.

Irakaslea izateko lanbide hau gustatu behar zaizula argi utzi ziguten irakasle guztiek, izan ere, ilusioz eta pozik joan behar zara lan egitera, ilusio hori ikasleei eransteko. Lanbide honetako gauzarik zailenetarikoa dela esan ziguten, baina hala eta guztiz ere, merezi duela esfortzu hori egiteak gero emaitzak ikusten dituzunean.

Bukatzeko ikasi genuen arazoei aurre egiteko ez dagoela laguntzarik, bakarrik esperientzia. Hau denborarekin baino ezin dela lortu eta azkenean irakasleguztiek lortzen dutela. Gaur egun, gainera, teknologikoki doa guztia, hori dela eta ikasleei irakatsi behar zaie teknologia berriak erabitzen. Oso dinamika ona izan dela uste dugu, izan ere, gauza asko ikasi ditugu besteon elkarrizketetatik.

lunes, 21 de noviembre de 2011

Robert Rosenthalen esperimentua

Esperimentu honen hasiera 1891. urtean eman zen. Matematika irakasle batek, Wihlhem von Osten deiturikoa, zaldi bati irakatsi zion operazio aritmetikoak egiten, alfabetoa esaten...noski hitz egiten ezin zuenez, kolpeak lurrean emanez. Hau zen hasiera batean jende guztiak pentsatzen zuena, baina urte batzuk geroago, Carl Stumpfek eta Oskar Pfungstek ikerketa bat egin zuten, hau ezinezkoa zela frogatzeko. Esperimentua egiterakoan konturatu ziren arrazoia zeukatela eta zaldiak ez zekizkiela gauza horiek, baizik eta galdera egiten zion pertsonaren emozioaz baliatzen zela erantzun zuzena emateko. Ikasketa honi "Clever Hans" izena eman zitzaion eta bi ikerlari hauek haien emaitza zabaldu zuten mundu osotik zehar.

Robert Rosenthalek  esperimentu bat egin zuen bi ikerlari horien emaitzetaz baliatuz. Ikasle talde bat hartu zuen eta adimen froga bat egin zien. Talde zabal horretatik bi egin zituen, eta bi irakasleei gauza ezberdinak esan zizkien. Lehengo taldekoari esan zion bere taldeko kideak ikasle normalak zirela, eta bigarren taldekoari ordea, bere talde guztiak ikasle bereziak zirela esan zion, ikasle normalak baino argiagoak. Esandakoa ez zen egia, bi taldekoek jakinduria maila bera zeukaten eta. Hala eta guztiz ere, urte horren amaieran Rosenthalek adimen froga berbera egin zien bi taldeei eta emaitzak harrigarriak izan ziren. Lehengo taldekoek, bigarren taldekoek baino emaitza txarragoak atera ztuzten, eta hau irakasleen jokabideagatik gertatu zen.
Lehengo taldeko irakaslearen ustez, bere ikasleak normalak ziren eta ez zuten berezitasunik, hori dela eta tratu normala zeukan haiekin. Beraren ustez ez zeukan zer egiterik haiekin eta maila normala izango zutela uste zuen. Bigarren taldeko irakaslearen ustez ordea, bere taldean gauza bikainak egin ahal zituen, hori dela eta interes handiagorekin irakasten zuen, gehiago kezkatzen zen bere ikasleetaz eta irakaslearen jokabide honek ikasleengan ondorioak izaten zituen.

Esperimentu honek frogatzen duena da, itxaropenen arabera, ondorioak era batez eso bestez izan daitezkeela, izan ere itxaropenak positiboak badira, orduan etorkizunerako aukerak beti hobeak izango dira itxaropenak negatiboak badira. Esaldi batean horrela laburbil daiteke, pertsona bat nahi duena izaten izateko, edozein gauzatarako prestatu behar zaio.

Irakaslearen Mapa Kontzeptuala

domingo, 13 de noviembre de 2011

Why is school such a hard place to be gay?

Homosexualitatea gero eta normalagoa den gaia da gure gizartean. Duela urte batzuk ezin zen ezta pentsatu ere egin homosexuala izateaz, egoera ordea, asko aldatu da. Gero eta ohikoagoa da homosexualak diren pertsonak ikustea, baita famatuak direnak ere. Aldaketa hau mentalitate aldaketarekin etorri da, gero eta askatasun handiagoa daukagulako nahi duguna egiteko besteek ezer esan gabe.

Eskolan ordea, homosexualitatea arazo batean bihurtzen da. Ikasleak oraindik oso gazteak dira haien erabakia hartzeko eta oraindik ez dakite zein izando den haien aukera. Gauzak horrela, gure gizartean barneratutako idea bat dago, homosexualak ezbedinak dira. Esaldi honek eskoletan indar izugarria dauka eta ondorioz ume askok benetan egoera latza pairatzen dute eskola urte hauetan. Irakasleek gehienetan ez dira ohartzen egoera honetaz, baina zerbai egin beharko litzateke arazo hau daukaten umeei laguntzeko.

Mentalizazio saio baten bidez, agian, umeak konturatu daitezke aukera guztiak errespetagarriak direla, haienak bezalakoak ez badira ere. Homosexualak diren umeak hau esatera ausartzen direnean, beste ume gehienek uko egiten diete eta baztertzen dituzte. Hau gertatzen denean, irakasleek parte hartu behar dute egoera honi aurre egiteko, eta besteei argi eta garbi utzi behar die aukera guztiak bidezkoak direla eta errespetatu behar direla.

Elkarrizketan ikasitakoa

- Egoera asko aldatu da.
- Lehen irakasle bakoitzak bakarrik bere gauzetaz arduratzen zen, gaur egun ordea, talde lana da oinarria.
- Umeen jokaera aldatu da. Botere gehiago dutela dakitenez, gero eta zailagoa da kontrolatzea.
- Haur guztiek zerbait irakatsi dezake besteei baita irakasleari ere.
- Pazientzia handia izan behar da umeekin egoteko.
- Lanbide hau gustatu behar zaizu, izan ere, horrela ez bada umeekin ez zaude gustura egongo eta ondorioz ez dira eskolara pozik joango.
- Oso garratzitsua da ikasleak dituzten araoetaz ohartzea eta konpontzen saiatzea, horretaraho gertutasuna ezinbestekoa da.
- Ikasleak zugan konfidantza izaten lortzea.
- Pozteko gauza da ikasleak eskolara pozik joaten lortzea, izan ere, ez da erraza izaten.
- Autoritatea lantzea ezinbestekoa da, irakaslea agintzen duena delako.
- Enpatia garatzea ona da, batez ere txikitatik lantzen bada, haien bizitzarako lagungarria.
- Zigorrak jartzerako orduan, beti neurri berean ezarri behar dira, gero istiluak ez egoteko.
- Irakasleak errespetuz tratatu behar ditu bere ikasleak, haiek zu era berean tratatzeko.
- Lan taldea ezinbestekoa da klaseetan, etorkizunerako prestatzen dituzulako umeak eta era dinamikoagoan egiten direlako klaseak.
- Arazoei aurre egiteko ez dago gidarik, baizik eta esperientzia, besterik ez.
- Inprobisatzea batzutan beharrezkoa da, eta hori egiten jakin behar da.
- Ikasleen arteko konparaketak ekidin behar dira, gauza txarrak baino ez dituelako sortzen.
- Tekonologiak gero eta garrantzi handiagoa daukate, eta hau ere hezkuntza sisteman sartzen ari denez, ikasleei irakatsi behar zaie.

martes, 8 de noviembre de 2011

Nire herriko irakasle bati egin nion elkarrizketa, umetan bera nire irakaslea izan zen eta gaur egun, oso harreman ona daukat berarekin. Horregaitik, ordu ta erdi inguruko elkarrizketa irten zitzaigun, izan ere, ez genuen inongo arazorik izan bion arteko elkarrizketa aurerra eramateko.
Berak, irakasle bizitzan igarotako hainbat esperientzia kontatu zizkidan eta baita ni umea nintzeneko anekdota batzuk ere, batez ere jantokikoak izan ere, esan baizidan, jantokian inoiz eduki duen ikaslerik txarrena izan naizela.
Esan zidan guztia barneratzen saiatu nintzen eta bere esperientziak oso interesgarriak iruditu zitaizkidan hemendik lau urtera lanean hasten naizenean aurkitu ahal ditudan egoera desberdinen aurrean jarrera bat edo beste hartzeko.

jueves, 3 de noviembre de 2011

Elkarrizketa

Gaur goizean, lehen hezkuntzako irakasle batekin egin dut elkarrizketa, irakasle honen oroimen onak nituen eta polita izan da berarekin berriz elkartzea eta hitz egitea. Denbora asko ibili gara elkar ikusi gabe, baina oso eroso egon gara biok. Guztira 40 bat minutu egon gara solasaldi lasaian eta denbora oso azkar pasa zaigu hain gustura egonda.

Elkarrizketa honetan hainbat gai jorratu ditugu eta guztiak baliagarriak izan daitezke nire lehen hezkuntzako ikasketentzat. Berak, bere ikuspuntua kontatu dit irakasle bezala, baita guraso bezala, seme bat duelako eta bi ikuspegiak bizi dituelako. Hau kontuan hartuko dut, izan ere, idea ezberdinak kontatu dizkit nik pentsatzen ez nituenak. Kontuan hartzen badut ere, nire pentsaera ez da guztiz aldatuko baizik eta aldaketa txiki batzuk jasango ditu duela ordu batzuenarekin alderatuz.

Oso ariketa polita eta berezia izan da, normalean horrelakoak egiten ez direlako, eta pixkanaka-pixkanaka jende aurrean hitz egiteko ohitura hartzen hasi behar dugu.

miércoles, 2 de noviembre de 2011

Elkarrizketa

Atzo jubilatu berri den irakasle bati egin nion elkarrizketa. Berari egitea erabaki nuen, izan ere, nahiz eta maisu gisa eduki ez dudan, eduki duten guztien artean oso maitatua da.35 urtez aritu da lanbide honetan, beraz, berak bizi izandako esperientziak gure lanbidean lagungarri izan daitezkeela uste dut.

Hasiera baten urduri Joan nintzen elkarrizketa egitera, sekula ez baitiot  irakasle bati horrelakorik eskatu. Elkarrizketarekin aurrera egin ahala, gustora sentitu nitzen. Behar bada ez da espero nuen bezala irten, izan ere, elkarrizketa luze bat espero nuen hamabost galdera egin bainizkion, baina azkenean hamabost minutu inguruko grabaketa da. Nahiz eta denboran motz geratu den, berak emandako erantzunak irakasle on baten oinarrizko kontzeptuak zeintzuk diren ikasten lagunduko didatela uste dut, hori gutxi ez balitz ere, berarekin nagoen bakoitzean, hautaketa ona egin dudala iruditzen zait, lanbide honetan aritzeko ilusioa pizten baitit.

Lan hauen bidez,  buruari bueltak ematen dizkiot, neure burua lanbide honetan ikusiz eta egoera ezberdinetan nola jokatuko nukeen imajinatuz.

Irakaslearekin elkarrizketa

Pasaden ostiralean izan nuen aukeratutako irakasle batekin elkarrizketan aritzeko aukera. Oso gustora atera nintzen bertatik. Elkarrizketa pixkat hotz asi zen, ez genekien oso ondo nola enfokatu eta. Baina entrebista aurrera joan ahala biok gustorago sentitzen hasi ginen, eta nahiko solasaldi interesgarria bilakatu zen. Ni bere ikasle nintzen garaia gogoratu genuen ere, eta horretaz hitz egiten pasa genuen denbora dexente.
Azkenean elkarrizketa 45-50 minutukoa izan zen, baina gauza askotaz hitz egiteko denbora eman zigun, soberan gainera. Esperientzia ona izan dela esan dezaket, eta uste dut hori lagundu zaitzakedala.

jueves, 27 de octubre de 2011

Agenda 21 eskolan

Munduko eskoletan, hezkuntza sistemak proposatutako materiak eta edukiak irakatsi behar dira. Baina badira zenbait gai eta balore haurrei transmititu behar zaienak, eta teoria barruan agian azaltzen ez direnak. Ingurunearen garrantzia ezagutzea eta zaintzea izan daiteke gai bat. Horregatik sortu zen "agenda 21 escolar".  Estatuan badira urtean eskola asko parte hartzen dutenak, adibide bat jartzekotan hau jarriko dugu. Baina zergatik izan daiteke garrantzitsua plan hau?

Gure gizartean baliabide asko ditugu, eta energia lortzeko iturriak anitzak dira. Baina baliabide horiek ez dira beti berriztagarriak izaten, eta hori arazo bat izango da etorkizunean. Adibide erraz bat jartzekotan, kotxeak gasolina erabiltzen dute mugitzeko, baina petrolioa bukatuko da noizbait, horrek dakarren kontsekuentziekin...

Hemen hartzen du garrantzi handia baliabide berriztagarriak. Nondik lortu energia, noiz bukatuko den duda izan gabe? Oso inportantea da beraz gure gizartea txikitatik ikastea honen garrantzia. Haurrak jakin behar dute badirela gauza batzuk ez direnak betiko, eta ezagutu egin behar dituzte baliabide berriak.
Beraz "21 agenda" oso plan interesgarria iruditzen zait. Nire ustez umeei ondo irakatsi behar zaie ingurumenaren balioa eta bere garrantzia gure bizitzan. Eskola ingurumena umeei urbiltzeko tresna edo medio aproposena dela uste dut, azken finean hezkuntzan prozesu barruan egin daiteken zerbait da eta nork egingo dute hobeto irakaskuntza hori, irakasleak baino.

miércoles, 26 de octubre de 2011

Adimen anitzak

Gure taldean adimen anitzak landu ditugu, eta bere garrantzia kirol arloan azalduko dugu. 
Hasteko esan beharra dago adimen anitzak 7 direla, Gadnerren teoria jarraituz. Badira beste teoria batzuk baina hau da agian ezagunena. Arazo ezberdinei aurre egiteko gaitasuna da eta adimenen barruan 7 mota ezberdintzen dira:





Kirol arloan 7 inteligentziak beharrezkoak dira, baina ekintzaren arabera bakoitzaren garrantzia aldatu egiten da. Adibidez talde kiroletan inteligentzia interpertsonala ezinbestekoa da, taldekideak behar direlako emaitza onak izateko. Bakarkako kiroletan aldiz, intrapertsonala garrantzitsuena da, izan ere bakoitzaren esku dago emaitzak lortzea.

Kiroletan komunikazioak garrantzi handia du eta hori gabe ezinezkoa da estrategia bat aurrera eraman. Beraz, giza hizkuntzetarako inteligentzia, inteligentzia logiko-matematikoa garatzeko beharrezkoa da.

Irakaslearen kasuan talde lana egin behar duenez, interpertsonala garatzen du gehien. Bi hauek lortuta, beste adimen mota batzuk garatu daitezke. Guk heziketa fisikoko irakaslearen ikuspuntutik aztertuko ditugu adimen mota hauek. Hau garatuta, espazio-ikuste inteligentzia  eta musikarako inteligentziak garatzen dira ere bai.

Informazio teorikoa nahi baduzu hemen aurki dezakezu
Lehen esan bezala, guk heziketa fisikoko minorra egin nahi dugunez, klase praktiko bat prestatuko dugu non adimen guztiak landuko ditugun.
Hasteko, beroketa bat egingo dugu, hone ondoren, garapena edo gehien landu nahi dugun zatia eta azkenik, erlaxazio saio batekin bukatuko dugu. Beroketa egiteko, joku batzuen bidez:
Harrapaketa: Adimen intrapertsonala eta espaziala lantzen dira hemen.
Poliziak eta lapurrak: Adimen interpertsonala, linguistikoa  eta espaziala  lantzen dira hemen.
Honekin beroketa bukatutzat emango genuke eta garapenarekin hasiko ginateke:
Zelai-errea: Adimen interpertsonala / intrapertsonala ,espaziala , estrategiko-logikoa eta linguistikoa lantzen dira hemen.
Ispiluaren jokoa: interpertsonala,intrapertsonala,musikala eta espaziala.
Honekin garapena bukatutzat emango genuke eta umeei, denbora librea emango diegu beraiek nahi dutenean jolasteko. Azkenean luzaketak egingo ditugu eta lurrean etzanda isilik minutu bat egongo gara, saioa erlaxatuta bukatzeko.

Intrapertsonala: norbera bere buruaz arduratzen da
Interpertsonala: lan taldeak garrantzia handia dauka
Linguistikoa: taldekideen artean komunikazioa ezinbestekoa da
Espaziala mugimenduak, koordinazioa...beharrezkoak dira.
Estrategiko-logikoa : ondo kokatuta egon,banatuta, bakarrik zaudenean besteei pasatu.
Musikala: Gorputzaren adierazpena.



















domingo, 23 de octubre de 2011

kalitatezko hezkuntza publikoaren alde MURRIZKETARIK EZ!

 Milaka pertsonak kalitatezko hezkuntza publikoaren alde murruzketarik ez egotea aldarrikatu dute, hona hemen albiste honen esteka: http://www.eitb.com/eu/albisteak/gizartea/osoa/761952/milaka-pertsonak-kalitatezko-hezkuntza-publikoa-aldarrikatu-dute/

Gaur egun krisia dela eta azken urte hauetan nabariak dira lan guztietan murrizketak.Murrizketa horietan gako bat dago, izan ere, irakasleak murrizten badituzte irakasle bakoitzak ikasle gehiago edukiko dituzte, horrela beraien errendimendua baxuagoa izanez. Errendimendua baxuagoa izateak ondorio asko ekar litezke gizartera, izan ere, oinarria ez badute menperatzen gizarte aurreratuago bat lortu beharrean atzera pausu bat izango litzateke gizartearentzat.
Hori da gaur egungo egoera, eta horren kontra borrokatzen ari diren jende asko dagoen arren, egoera ez da xamurra.
Espero dut, artikulu honek kontzientziatzen lagundu izanak, eta ez gu irakasle izango garelako soilik, haurren heziketak gizartean garrantzi handia duelako eta izango duelako baizik.

sábado, 22 de octubre de 2011

Ikasle eta irakasle papela

Gure taldean bost pertsona egon gara, hiru adimen emozionalekoak eta bi adimen anitzekoak.
Hasieran adimen emozionalekoak hasi dira azalpena ematen, eta aurreko egunean landutako hamar ideiak ez dituztenez eskura eduki, hasiera batean galdu xamar hasi dira. Baina behin martxa hartu dutenean azalpen onak eman dituzte, ezer ez dakigunoi bideratuak. Azalpenak errazago ulertzeko, adibide asko erabili dituzte eta horrek errazago ulertzea ekarri digu Ania eta bioi.
Irakasle gisa aritu garenean, hasiera batean ez dut jakin nola egin aurre egoerari, baina behin azalpenak ematen hasi garenean, gutxika gutxika konfidantza hartuz joan naiz eta horrek azalpenak nik nahi nituen antzera ematea ahalbidetu dit.
Pertsonalki, ariketa gustatu egin zait, lehenik ikasle lanean aritu naizelako eta ondoren irakasle lanean. Horrek ikasle nahizenean gauzak zein erraz ikusten diren eta irakasle izango naizenean zein zailak diren ikustea ekarri didalako.

miércoles, 19 de octubre de 2011

Eskola katolikoei ere laguntza publikoak eman behar al zaizkie?



XVII. hezkuntza katolikoko kongresu mundiala ospatu zen Zaragozan eta bertan eztabaidatu zen gai nagusia, instituzio publikoek eskola katolikoei dirurik prestatu behar dioten edo ez izan da.

Eztabaida honetan hainbat iritis desberdin izan dira eta azkenean ere ez dira adostasun batera iritsi. Laguntza hauek eskatzearen arrazoi nagusia, gurasoek beraien seme.alabak nahi dituzten eskola eredura eramateko askatasuna da. Izan ere, aldarrikatzen dute, laguntza hauek izan ezean, gurasoek ez dutela askatasun hau. Eskola katolikoak edo eskola pribatuak, publikoak baino garestiagoak dira eta horrek, askatasuna kentzen die guraso askori beraien seme.alabak nahi dituzten ikastetxera eramateko.

Hezkuntza guztiok izan behar dugun eskubide bat da eta gaur egun hori horrela da. Izan ere, eskola publiko batean, edozein haurrek ikasi dezake. Beraz, ikastetxe pribatu edo katolikoetan ikastea, bakoitzak aukeratzen duen pribilegioa da eta horregaitik ez da beharrezkoa hauei laguntzak eskeintzea. Beraz, hezkuntza eskubide bat da bai, baina hezkuntza publikotik aparte ikasi nahi duten haurrek, pribilegio batzuk hautatzen dituzte eta beraz, hauek beraien poltsikotik ordaindu beharko dituzte eta ez guztien dirutik.

Autokritika

Gaur klasean adimen emozionalari buruz zerbait ikastea tokatu zait eta irakasle lanetan ari direnek, oso argi azaldu didate, adibideen bidez. Akatsen bat edo beste eduki dute, batez ere euskeraz ideiak azaltzeko zailtasunak, baina gainontzekoan, oso ondo azldu didate guztia.
Gero niri tokatu zait irakasle lanak egitea eta nahiko urduri egon naiz, ez dut balio jendearen aurrean hitz egiteko eta horrek, zailtasunak ematen dizkit dakidana azaltzeko. Dakidana gaizki esateko edo konfunditzeko beldurra edukitzen dut.

AUTOKRITIKA

Klasean egindakoari buruzko hausnarketa eginez gero, esango dut oso ariketa ona izan dela, izan ere, bai irakasale, bai ikasle egoeratan egon naiz. Ikasle izan naizenean, nire klasekideak azalpen onak eman dizkit, hori bai, motzegiak agian. Hori dela eta, ez ditut gauza gehiegi ikasi, baina azaldutakoak primeran ulertu ditut.
Irakaslea izan naizenean gauzak nahiko ondo joan dira, esan didalako azalpen konplexua eta osoa egin dudala eta azkenean guztia ulertu duela, hori zen nire asmoa. Agian ni ez naiz asko zabaldu baina azaldutakoa ondo azaltzen saiatu naiz eta dirudienez, lortu dut

ADIMEN EMOZIONALA

Gaur adimen emozionala irakatsi behar zidaten bi klaseko adiskide, beraz ikasle lanak egin ditut. Nahiko ondo ulertu zaie dena, oso argi esplikatu dutelako. Nahiko eskematikoki azaldu dute eta oso ulerkorra izan da gaia.
Oso huts gutxi nabari izan diot, agian nabariena pixkat azkar hitzegiten dutela da. Baina ez da besterik egon.

Gero ni irakasle lanak egin ditudanean, adimen anitzak azaldu dizkiet, eta nahiko eskematikoki azaldu badiet ere, ondo ulertu didatela diote. Beraz nahiko ondo atera da.

sábado, 8 de octubre de 2011

Irakasleak soberan daude?


Gaur egun bizi den gizarte egoera dela eta, arazo asko egoten ari dira, heziketan adibidez. Krisia mundu osoan ematen ari den gertaera da, baina Espainian ondorioak askoz nabariagoak izaten ari dira beste herrialde batzuetan baino. Espainian dagoen langabezia tasa, historian zehar altuena da eta honek ondorio larriak ekarri ditu gizartera.

Ondorio hauen artean, lehen esan dudan bezala, heziketan egiten ari diren aldaketak daude, izan ere, batzuen ustez, irakasale gehiegi daude eta hau arazo bat da askorentzat. Zorionez, batzuen ustez hau ez da horrela eta pentsatzen dute irakasleak behar direla eta hori, zalantzarik gabe horrela da. Bestela, nortzuek irakatsiko zuten?

Krisia gure akatsetatik sortu egin zen eta gu arazo honi irtenbideak aurkitu behar dizkiogu, izan ere, gure bizitzaren arlo gehienetan eragin zuzena dauka. Hau lortzeko, gaur egungo gazteei heziketa ona eman behar zaie eta hori irakasleen esku baino ez dago, hori dela eta, ezinbestekoa da irakasleak laguntzea eta eskatzen dutena, ahal den neurrian, ematea.

http://www.adn.es/lavida/20111008/NWS-0376-Gabilondo-Espana-profesores-ministro-asegura.html

viernes, 30 de septiembre de 2011

HAURRAK ESKOLAN EZ BADA, LANEAN...

Telebistan, irratian eta zenbait aldizkaritan ikusi ohi dugun bezala, milloika ume daude munduan egoera nahiko negargarrian. Ez dute elikatzekorik, ez edatekorik ez ezer. Milloika ume hiltzen dira Afrika gehienean.
Baina gaurko hausnarketa ez da pobreziari buruzkoa izango, nahiz eta pobrezia bere eragina duen. Haurrak lanean aritzeaz baizik. 



Munduko herrialde askotan, pobreetan gehienbat, umeak oso txikitatik egiten dute lan. Orduak botatzen dituzte lan eta lan egiten, eta ez dute denborarik eskolara joateko. Horrek eragin zuzena du herrialdearen biztanleria, analfabetizazioa hedatzen delako eta horrek ez du lagunduko herrialdearen egoera zuzentzeari.
Gainera hori gutxi balitz, haurra hauek lan egoera negargarrietan egiten dute beharrean. Eta kasu batzuetan, armak erabiltzeko entrenatzen dituzte gudara biltzeko. Egoera hau aldatu al daiteke?

Nahiko zaila da erantzun bat ematea galdera horri, ume gehiegi bait daude egoera hauetan. Afrikako herrialde Saharauietan adibidez 50 milloi ume daude egoera larri hauetan. Eta Asiako hegoaldean 122 milloi haur. Oso egoera delikatua da, eta soluzioa ez da batere samurra. Hala ere badago organizazio bat egoera hauei aurre egiteko lan egiten ari dena. OIT (Organización Mundial del Trabajo) organizazioa hain zuzen ere.
Haiek diote haur hauek lan mundutik ateratzeko, hezkuntza dela biderik egokiena, eta horretan dago lanean.
Ekainak 12 an "haur lanaren kontrako egun mundiala" ospatzen da, eta data honetan OIT-ek prestatzen ditu urtero ekitaldiren bat.

Nahiko gaia delikatua da hau, eta hitzak haizeak eramaten ditu. Guk gai honi buruz orduak pasa ditzazkegu hitzegiten eta egoera nola den komentatuz, baina inork ez badu hau gelditzen, gero eta ume gehiagok sufrituko dute egoera hauek, eta nahiko tristea da haur batek eskolara joateko aukerarik ez izateak. Haurrak hezitu egin behar dute, jolastu beste haurrekin, bizitza bizitu. Baina herrialde batzuetan pentsaezina da bi haur pelota batekin jolasten ikustea, edota sokan salto egitea. Ezinezkoa ematen du. Espero dugu, denon mesederako egunen batean gende poteretsua gehienbat, zerbait egitea. Beraiek dira gehien lagundu dezaketenak. Baina noski, beren  mansioak eta gazteluak mantendu egin behar dute, hori bait da diruari erabil on bat ematea...

http://www.elespectador.com/node/19162/noticias/actualidad?q=node/19162/noticias/actualidad

miércoles, 28 de septiembre de 2011

TALDEKO AURKEZPENA

Taldean lau kide gara:

Jone Antsotegi Ikazuriaga aulestiarra naiz eta 19 urte dauzkat. Kirola egitea gustoko dut eta futbolean eta palaz jokatzen dut.

Izaro Arbe Izaguirre Markina-Xemengoa naiz eta 17 urte dauzkat. Kirola egitea gustoko dut eta futbolean eta zesta-puntan jokatzen dut.

Andoni Mendivil De Cos naiz, Errenteriakoa eta 23 urte ditut. Kirola ere asko gustatzen zait orokorrean, eta futbolean zenbait urtetan aritu naiz.

Gonzalo Alzola naiz eta 18 urte ditut. Gasteiztarra naiz. Kirola gustoko dut eta futbol talde batean jokatzen dut.

Ikusten duzuenez kirolzaleak gara eta heziketa fisikoko minorra egiteko asmoa daukagu. Horregatik batu gara gu lauok.

Espero dugu egitarazten ditugun berriak eta iritziak zuen gustoko izan daitezela.